«Apur ditzagun harresiak!» -Mikel Lacalle-
“Amerikako hegoaldetik iparraldera zeharkatzen ari den etorkinen karabanak badu zerbait biblikotik, antzinakotik, epikotik eta baita agonikotik ere. Baina gaurkoa da, erreala, tragikoa da eta gutaz ari da”. Hitz hauekin kontatzen zigun Angel Errok, duela gutxi berria egunkarian, egun hauetan Mexikoko eta AEBetako mugan bizitzen ari den “giza drama”. Eta bat nator berarekin albisteari antzinako epopeia klasikoen kutsua dariola… badirudi ezin daitekela gaurkoa izan. Baina gaurkoa da oso!!! Eta ez Ameriketakoa bakarrik; Munduko herri pobre eta zapaldu guztietakoa baizik. Eta, tamalez, herri aberats eta garatuetako gobernu guztiek erantzun bera ematen diote arazoari: elkartasuna edota solidaritatearen ordez, harresiak eraikitzen dituzte… militarrek zainduak, gainera.
Globalizazio garai honetan gero eta harresi gehiago (eta altuago) eraikitzen ari dira leku guztietan. Gure segurtasunaren izenean eraikitzen dituztela esaten dute, baina aitzakia besterik ez delakoan nago; harresiek ez dute laguntzen segurtasun ezaren sentipena arintzen, ezta beldurra baretzen ere, kontrakoa baizik nire ustez. Gainera, gure askatasuna murrizten dute… gure onarpenarekin!!! Eta hona hemen paradoxa: merkantziak alde batetik bestera erraztasun osoz pasatzen diren bitartean, pertsonentzat zailtasunak gero eta handiagoak dira. Argi ta garbi ikusten da harresi hauek “pobreak” eta “aberatsak” banatzeko egiten direla. Pobreen aurkako gerra lokal eta unibertsal bat dagoela zalantzarik ez dut. Uste dut Eduardo Galeano izan zela hauxe esan zuena: “harresiak krisian dagoen mundu baten ikur dira”; eta guztiz bat nator berarekin. Harresi fisikoak harresi mentalen adierazle besterik ez dira. Azken hauek, gainera, gainditzeko zailagoak, sakonki errotuak baititugu: militarismoa; bankuen sistema; kontsumismoa; matxismo eta gizarte patriakala; arrazismo eta xenofobia; desberdintasunarekiko beldurra; animalia eta ingurumenarekiko errespetu eza…
Apur ditzagun ba harresi guztiak –buruan dauzkagun harresiekin hasiz–, benetako askatasuna lortzeko!!!. Lan handia dugu aurrean… zertara itxaroten ari gara?
Mikel Lacalle
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!