Apirilaren 27an San Prudentzio danborrada balkoietatik egiteko deia luzatu du Batera Zaintza Sare Herritarrak
Komunitatearen balioa mahaigainean jarriz, apirilaren 27an Gasteizko balkoietara atera eta San Prudentzio danborrada ospatzeko deia luzatu du Baterak. Aurtengo danborradako zuzendari izan behar zuen Leire Betolazak bat egin du ekimenarekin eta berak zuzenduko ditu balokietako danbor doinuak.
Covid-19aren hedapenaren eta honek eragindako krisiaren ondorioz San Prudentzio jaiak bertan behera uztea erabaki zuen Arabako Foru Aldundiak. Jaiak modu batean edo bestean ospatzeko helburuarekin eta komunitatearen garrantzia azpimarratu nahian, Batera Zaintza Sare Herritarrak danborrada herrikoi batean parte hartzeko gonbitea luzatu die Gasteiztar guztiei.
Apirilaren 27an, San Prudentzio egunaren bezperan, 20:30etan balkoietara atera eta danborrada herrikoia egingo dute horrela. Gasteizko irratien kolaborazioa era izango dute, ordu horretan danborradako kanta emitituko baitute uhinetatik. Gainera Leire Betolazak, aurtengo San Prudentzio jaietako danborradaren zuzendaria izan behar zuenak, bat egin du ekimenarekin. Betolazak berak zuzenduko apirilaren 27ko danborrada herrikoia, baita hurrengo asteetan Baterak antolatuko dituen entseguak eta betselako ekimenak ere. Entseguak apirilaren 20an eta 24an egingo dituzte, arratsaldeko 19:00etan.
Komunitatearen balioa mahaigainean
Hain zuzen ere, komunitateari aitortza egitea da Baterak abiatutako ekimen honen helburua: «Orain arte zeozer argi geratu bada, hurrengoa da: konturatu gara ez gaudela bakarrik, elkarren beharra dugula, komunitatearen balioaz ohartu gara» adierazi dute Sare Herritarreko kideek.
Covid-19ak eragindako krisiak gasteiztar guztien egunerokoa kolpatu duela azaldu dute, «bizitza ugari arriskuan jarriz eta sistemak zituen hutsune eta gabeziak larriagotuz«. Horren aurrean, ordea, komunitatean lan egiteko erakutsitako prestutasuna goraipatu dute: «elkartu, saretu eta gure zien ondokoaren bizitzak zaintzeari ekin diogu».
“Hau guztia amaitzerakoan ez dugu lortuko aurretik zegoen egoera konpontzea. Aldiz, konpontzen hasteko oinarriak ezarri ditugu, eta hemendik ateratako ikaspenak bizirik iraungo du, egon ziur”, ondorioztatu dute.
Etengabe haziz doan zaintza sarea
Hilabete bete da Batera Zaintza Sare Herritarra sortu zela eta denbora tarte honetan haziz eta haziz joan da etengabe. Dagoeneko ia 3.000 lagun dira sarera batutakoak eta hiriko 21 zonalde desberdinetan daude antolatuta.
Orain arte egindako zenbait ekimen ere nabarmendu nahi izan dituzte, hala nola beharra zutenentzako maskarillak egitea, arratsaldero «urte luzez osasun publikoan egondako murrizketak lehen lerroan sufritzen ari dituztenei» txalo zaparrada bidaltzea… «Finean, besarkadak debekaturik ditugun honetan, berotasuna eskaini izan diogu elkarri hamaika modutan; etxean bakarrik dagoenari, ezagutzen ez zenuen bizilagun horri; komunitatea osatu dugu. Balioan jarri dugu bizitza. Gurea eta ondokoarena”, aipatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!