Apdemako langileek Aldundiari eskatu diote hitzarmenean jasotako hobekuntzak berma ditzala
Apdemako Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak hitzarmen kolektiboaren zati bat eguneratzen zuen akordio bat sinatu zuten joan den irailean, baina Arabako Foru Aldundiaren finantzaketaren mende dago hori aurrera ateratzea. Aldundiak ez du akordioak bermatuko dituzten foru aurrekontuak bermatzeko borondaterik azaldu.
Apdema elkarteko langileek agerraldia egin zuten atzo, osteguna, Arabako Batzar Nagusietan, eta elkarretaratzea instituzioaren aurrean, lan-eskubideak defendatzeko. Izan ere, hilabeteak daramatzate langileek lan-hitzarmenaren negoziazio kolektiboan Apdemarekin lortutako akordioak bermatuko dituzten foru aurrekontuak eskatzen.
Joan den irailean, Apdemako Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak hitzarmen kolektiboaren zati bat eguneratzen zuen akordio bat sinatu zuten, baina Arabako Foru Aldundiaren finantzaketaren mende dago hori aurrera ateratzea (irabazi asmorik gabeko elkartea delako). Aldundiaren aurrekontuetan, baina, ez dute horretarako partidarik jarri, eta Gizarte Politiketako diputatu Emilio Solak esan zuen «ez zuela aurrekonturik egingo desgaitasunaren sektorearen baldintzak eguneratzeko».
Apdemak Arreta goiztiarreko zerbitzua kudeatzen du, Arabako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa. Salatu dutenez, Aldundiak «arrekonturik gabe eta gure hitzarmena negoziatzeko eskubiderik gabe uzten gaitu, Desindexazio Lege ezezagunean babestuta».
Joan den martxoaren 2an Emilio Solak negoziazio kolektiborako eskubidea aitortu zien langileei, baita lan baldintzak hobetzearen beharrezkotasuna ere, baina atzera egin du Desindexazio Legea erabiliz. «Gure lan-baldintzak prekarizatzen dituen legea da hau», azaldu dute langileek, «sektore publikoko baldintzetatik are gehiago bereiziz». 2021ean sektore publikoko langileek % 0,9ko soldata-igoera izan zuten; Apdemako langileek, berriz, % 0koa, eta 2022an sektore publikoko langileen soldata % 2 igo da, baina Apdemako langileen soldata-igoera % 0koa da berriz ere, eta batez beste 10.000 € gutxiago kobratzen dute urtean.
Oposizioko bi taldek (Elkarrekin Araba eta Grupo Popular), EH Bilduren babesarekin, Enpresa Batzordeak gure hitzarmena negoziatzeko 2022ko foru aurrekontuetan partida bat sartzeko egindako eskaera jaso zuten. Baina zuzenketa horrek ez zuen aurrera egin, EAJk eta PSEk, foru gobernua sostengatzen duten bi taldeek, atzera bota baitzuten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!