Apirilaren 14an Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko deia egin dute Gasteiztik
Argazki masiboa egin dute Gasteizen, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko eta 16an hasiko den epaiketa salatzeko; Aiaraldean ere gazte argazkia atera zuten. Apirilaren 14an Iruñara joateko deia egin du Altsasukoak Aske Gasteiz plataformak, martxoaren 22ko manifestazioan egin zuten bezala.
Aiaraldean ere, Laudioko plazan gazte argazkia atera zuten, espetxean dauden hiru gazteen argazkiekin.
Martxoaren 22ko mobilizazioan milaka lagun bildu ziren Arabako hiriburuko kaleetan. Pankartaren atzean, eragile ezberdinetako ordezkariak eta Altsasu hitzarekin dozenaka kartel, herriari babesa adierazteko eta auziperatuei eta haien senideei elkartasuna adierazteko. Iruñara joateko autobus tiketak ohiko taberna ezberdinetan daude salgai.
Eskubide urraketa
Manifestazioaren amaieran, Ekaitz Samaniego preso politikoaren amak eta Gazte Mugimenduko kide batek hartu zuten hitza. “Oinarrizko eskubideak urratzen ari dira, hala nola, errugabetasun-presuntzioa, epaile neutral eta inpartzial bat izateko eskubidea edota defentsarako eskubidea” salatu zuten, lekukoen frogak, adituen frogak eta froga dokumental ia guztiak deuseztatuak izan direla gogoratzearekin batera.
“Ez da bakarrik Altsasuko gazteen etorkizuna jokoan dagoena, edota beraien senide eta lagunena. Gizartearen eskubide zibil eta politikoak daude jokoan. Gizarte osoaren etorkizuna dago jokoan”, ohartarazi zuten.
Orain arte emandako elkartasun keinuak izan zituzten gogoan: arlo ezberdinetako profesionalek prozesu judizial hau arbuiatu dute, kirol arloko profesionalek, zuzenbide arlokoek, zinemaren mundukoek, kirolariek, idazleek, bertsolariek, feministek, kazetariek, erretiratuek, sindikatuek… “Gaurkoa ere elkartasun keinu berezia dugu. Mila esker benetan”.
Martxoaren 22ko mobilizazioaren bideoa
Martxoaren 22ko mobilizazioaren argazkiak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!