Animalien kontrako tratu txarrak salatu dituzte Salburuko oreinen heriotzan
Salburuko parkean hil diren hogeita bederatzi oreinen kasuaren atzean «animalien kontrako tratu txarrak» daudela salatu dute talde ekologistek.
Alea.eus bidez
Gaden talde ekologistak azpimarratu du Salburuko oreinak ez direla animalia basatiak, «ganadua dira, parkearen landaredia mantentzeko erabiltzen dutena». Beraz, elikadura faltagatik hil direla frogatuz gero, animalien kontrako tratu txarrak izango liratekeela esan du taldeak, eta gaineratu du enpresak Gasteizko Udalarekin duen baldintza plegua ez duela bete. Gaden taldeak ez du baztertu jazotakoa auzitegietara eramatea.
Gasteizko Udalak ikerketa abiatu du, hogeita bederatzi oreinen heriotzaren atzean axolagabekeria izan den argitzeko. Hala, informazioa eskatu dio taldea kudeatzen duen enpresari eta halaber, animalien gaineko kontrola eta zaintza areagotzeko exijitu du. Ingurumen saila eta Udaltzaingoa zuzentzen ari dira ikerketa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!