Angela Irazabal (Save the Children): «Nerabezaroan genero indarkeriaren ezaugarri nagusiena lehen harremanen intentsitatea da, horrek askotan lehen erasoak justifikatzea dakar»
"Ez da maitasuna" izeneko txostena osatu du Save the Children GKEak, nerabezaroko genero indarkeria sakon aztertuz.
Askotan hitz egiten dugu genero indarkeriaren inguruan, helduen arteko kasuez edo haurrei eragiten dieten kasuez, gehienbat. Baina Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundearen txostenean salatu duten moduan, nerabeen arteko genero indarkeriak tratamendu berezia behar du, eta baztertua gelditzen da askotan.
Txosten mardula aurkeztu dute GKE honetatik. «Ez da maitasuna» jarri diote izenburua, nerabezaroan askotan normalizatzen diren indarkeria praktikak zalantzan jartzeko. Save the Childreneko Angela Irazabal elkarrizketatu dugu Hizpidean, eta sakon sartu gara berarekin txostenaren edukietan eta nerabeen arteko indarkeria ulertzen. Indarkeria matxistaren zikloa azaldu digu, kontrol dinamikak, maitasun erromantikoa, sare sozialak eta beste hainbat kontu ere bai. Neska nerabeetan indarkeriak dauzkan ondorioak ere aztertu ditugu, eta gobernu eta instituzioen paperaz aritu gara, analisia egin eta gomendio batzuk ekarri dizkigu Irazabalek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Angela Irazabal (Save the Children): "Nerabezaroan genero indarkeriaren ezaugarri nagusiena lehen harremanen intentsitatea da, horrek askotan lehen erasoak justifikatzea dakar"00:31:33
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!