Ane Mendiguren (Etxebizitza Sindikatu Sozialista): «Lau urte pasa diren honetan, etxeak hutsik jarraitzen du»
Etxebizitza Sindikatu Sozialistako lau kidek, etxegabetze bati aurre egiteagatik lau urte eta erdiko kartzela-zigor eskaerei eta 25.000 euroko isun posibleei aurre egin beharko diote. Egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzera deitu dute otsailaren 21ean, lau kideak epaituko dituzten egunean bertan, goizeko 10:30etan Gasteizko Epaitegietan.

Ertzaintzaren karga, Herrandarren kaleko etxegabetzearen azken uneetan. (Argazkia: Alea, 2021)
2020an Herrandarreko Kaleko bloke bat birjabetu zuten 30 pertsona inguruk, adingabeak tarteko. Urtebete geroago, 2021. urteko urtarrilean, «zalaparta handia» sortu zuen etxegabetze bat burutu zuten bloke horretan. Etxebizitza Sindikatu Sozialistatik etxegabetzea gelditzen saiatu ziren arren, eta auzokide askok ere haien elkartasuna erakutsi zuten arren, kalera bota zituzten blokean bizi ziren familiak.
Etxegabetzetik lau urte igaro diren honetan, lau urte t’erdiko kartzela zigorrak eta 25.000 euroko isunak eskatzen dituzte 4 kide atxilotuentzat. Neurri berriak heltzen diren bitartean blokeak hutsik jarraitzen duela salatu dute Sindikatutik.
«2020. urtean blokea birjabetu zuten pertsona hauek ez zuten etxebizitza lortzeko beste aukerarik, eta erabaki zuten 10 urtez hutsik egondako bloke honetan sartzea», hala azaldu digu Ane Mendigurenek, Etxebizitza Sindikatuko kideak. «Zazpi hilabetez egon ziren bertan bizitzen familiak eta adingabeak,» zazpi hilabeteren burura, etxegabetze agindua heldu zitzaien Etxebizitza Sindikatura. Udalarekin kontaktatzen saiatu ziren, familien eta adingabeen egoera zaurgarria kontuan hartuz, bizitoki alternatiba bat eskatu zioten Gasteizko Udalari, baina «entzungor» egin zien sindikatuko eskaerei.
Mendigurenek 2021eko zigorrak oroitu ditu: «bere garaian jazarpen mekanismo ezberdinak ere jarri zituzten martxan: guztira 70.000 euroko isunei aurre egin behar izan genien, mozal legea aplikatuta eusko jaurlaritzatik alde batetik, eta bestetik COVID neurriak aitzakiatzat hartuta udaletxetik. Sindikatuko kide baten deportazio saiakera ere gogoan du Mendigurenek «kontrol arrazista baten atxilotu zuten gure kidea bus estazio batean zela.» Presioaren bitartez deportazioa gelditu eta elkartasun jaialdi, eta crowfoundingen bidez garaiko isunei aurre egitea lortu zuten.
Lau urte geroago jazarpen neurri berriak heldu zaizkie. Lau kide atxilotuentzat, lau urte t’erdi kartzela zigorrak eta 25.000 euroko isunak eskatzen dituzte. Honen aurrean, «egoera salatzeko eta kideekin elkartasuna adierazteko,» elkarretaratzea egingo dute otsailaren 21ean, 10:30etan Gasteizko Epaitegietan Sindikatuko lau kideen epaiketaren egunean.
Egoera onartezintzat eman du Mendigurenek: «ezin dugu onartu jendea kalean bizi den bitartean beste gutxi batzuk irabazi ekonomikoak pilatzea eta negozioa egitea. «Sindikatutik beharrezkoa ikusten dute «antolakuntza independente bat bultzatzea eta etxebizitzarekin arazoak dituen langile orok parte hartzea, «interes unibertsalak erdigunean jarrita.»
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Ane Mendiguren (Etxebizitza Sindikatu Sozialista): "Lau urte pasa diren honetan, etxeak hutsik jarraitzen du"00:13:33
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!