Ane Labaka Mayoz (Algara mutilatuak): «Feminismoa azken urteetan ohartu da umorearen balio eraldatzaile eta subertsiboaz, eta hasi da bereganatzen»
Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministako 9. atala osatu du Labakak.
Umoreaz, eta umorearen zauriez aritu da Ane Labaka «Algara mutilatuak» lanean. Lisipe bilduma feministako bederatzigarren atala umorea eta generoa lantzeko baliatu ditu Labakak. Emakume ezberdinen bizipenak jaso ditu bertan, eta bidean aurkitu du bere zauri propioak ere bazituela umorearekin lotuak.
Ane Labaka bera izan dugu gaur Hizpidean, eta berarekin aztertu ditugu umorearen joko arauak, umorearen noranzkoak, behetik gorako umorea, maila berekoen artekoa, umorearen mugak eta baita sortzen ari diren umore molde berriak ere, umorea arma politiko gisa erabiltzen hasi direnak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ane Labaka Mayoz (Algara mutilatuak): "Feminismoa azken urteetan ohartu da umorearen balio eraldatzaile eta subertsiboaz, eta hasi da bereganatzen"00:32:40
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!