Andoni Olariaga: «Biolentziaren erabileratik etorri da Giza Eskubideen ezartzea»
Giza Eskubideen inguruan aritu da Andoni Olariaga filosofoa, Zebrabidea saioan. Historiako lorpen gisa izendatzen ditu Olariagak Giza Eskubideak. Haatik, ikuspuntu kritikoari eusten dio, izan ere, Giza Eskubideen Deklarazioa aldatzen eta moldatzen joan da modu arbitrarioan, eta kontraesanez bustitzen.
Era berean, giza eskubideak erabili izan dira estatuen nagusitasuna bermatzeko eta alderantziz ere bai, pertsonak babesteko. «Historian beti jarri izan dira bizitzaren gainetik giza eskubide kolektiboak», dio Olariagak. Eta, orain ere maiz hala segitzen du, nahiz eta a priori kontraesankorra izan bizitza edozeren gainetik lehenestearekin. Euskal Herriko adibide zehatzera ere jo du berez sinplea diruditen axiomak duten konplexutasuna agerian utziz: «Nola izan daiteke ETA izatea Giza Eskubideen kontrako erakundea? Giza Eskubide batzuen aldeko jarduna izan da», dio, «ados egon ala ez».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!