Ander Agirre (ART): «Erabiltzaileei ez zaie inoiz galdetu udal rokodromoen ereduari buruz»
Gaur, maiatzaren 24ean, elkarretaratzea egingo da Salburuako Gizarte Etxean 18.00etan.
Bederatzi hilabete eta gero, zabaldu dituzte berriz Gasteizko Udal Rokodromoak. ART Arabako Rokodromoen Teknikariak kooperatibako kideak lan baldintza duinak eta erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua emateko borrokan ibili dira hilabete hauetan. Hala ere, Ebone enpresa murtziarrak irabazi du rokodromoen kudeaketarako azken lehiaketa publikoa, eta enpresa hau izango da rokodromoen ardura izango duena.
Aldaketak izango dira, hala ere, rokodromoen ereduan. Besteak beste, 3 langile kaleratuak izan dira, rokodromoen irekiera ordutegia murriztu egin da lehenagokoaren aldean (nahiz eta orain 3 rokodromo izan eta lehen 2), ikastarorik eta hasiberrientzako tailerrik ez da emango eta langileen lan baldintzak Arabako lan hitzarmenaren arabera ezarri beharrean, estatuko lan hitzarmena baliatuko dute, langileen kaltetan.
Ander Agirre da kaleratuak izan diren langileetako bat. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu, rokodromoen ereduan eman diren aldaketa hauen inguruan. Udalak egindako «kudeaketa lotsagarria» salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaur, maiatzaren 24ean, 18.00tan Salburuako Gizarte-Etxean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ander Agirre (ART): "Erabiltzaileei ez zaie inoiz galdetu udal rokodromoen ereduari buruz"00:19:25
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!