Anbulantzien «egoera tamalgarriaren ondorioz» izandako lan istripua salatu dute
Maiz HTG Euskadi enpresako langile batek Gasteizen gidatzen zuen anbulantziaren gidagailua apurtu eta aparkatuta zeuden bi kotxeren aurka egin zuela jakinarazi du LAB sindikatuak. through Alea.eus
Maiz HTG Euskadi enpresako langile batek Gasteizen gidatzen zuen anbulantziaren gidagailua apurtu eta aparkatuta zeuden bi kotxeren aurka egin zuela jakinarazi du LAB sindikatuak.
Sindikatuak azaldu duenaren arabera, istripua hiri barnean gertatu zen, gaixoa eta berarekin zegoen pertsona leku-aldatzen ari zirenean. «Errepidean gertatu izan balitz, ondorioak askoz larriagoak izan ahal ziren», ohartarazi dute.
«Etekin ekonomikoa segurtasunaren gainetik»
LABek zabaldutako oharrean, «azpikontratatzen duten enpresek soilik etekin ekonomikoan pentsatzen dutela» salatu du, eta «ez erabiltzaileen segurtasunean, are gutxiago zerbitzua ematen duten profesionalen segurtasunean».
Azaldu duten bezala, 800.000 kilometro dituen anbulantzia erabiltzen ari ziren eta, gainera, «gidagailua gaizki duena».
Enpresa pribatua salatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzaren ardura ere azpimarratu dute: «Behin zerbitzua kontratatu eta gero, ez da materialaren beharrezko kontrolik egiten, enpresak nahi eran egin eta desegin dezan ahalbidetuz».
Sindikatuaren aburuz, enpresako langileentzat eta baita erabiltzaileentzat ere «ondorio larriak» ditu egoera honek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!