Amurriotik Mojon Altora mendi martxa, mendien defentsan
Bosgarren mendi irteera egingo du Arabako Mendiak Aske elkarteak, larunbat honetan, urriaren 29an, Amurriotik Mojon Altora. Hiru ibilbide antolatu dituzte, bi oinez eta bat bizikletan egiteko.
«Babestu maite duzun mendia» lelopean, zentral eolikoak proiektatuta dauden naturguneak ezagutaraziko dituzte Salvada mendilerroan.
«Gure erantzukizuna da legatu naturala babestea, gure oinordekoak ere sostengatuak izan daitezen. Bioesferan dauden bizimoduen artean elkarren interdependenteak garen izaki gisa, batzuen suntsiketak gure suntsipenera garamatza, izaki ekodependenteak garen aldetik, eta biziari bide ematen dioten baldintzen suntsipenak ezinbestean eragiten digu. Gutizia suizida asetzeak erabat pobretzera garamatza», azaldu du kolektiboak.
BERRIA egunkariak gaur jaso duenez, gaur egun 44 parke eoliko ari dira lanean Euskal Herrian. 1.400 errota edo poste inguru dira, lurrekoak guztiak, eta mendietan zein landa eremuetan daude. Administrazioa 43 parke eoliko gehiago instalatzeko eskariak tramitatzen ari da gaur gaurkoz, sei Araban.
Oposizioa ere indartzen ari da. Arabako Mendiak Aske taldeak urtebete baino gehiago darama energia berriztagarriak mendiak industrializatu gabe eta plan sendo batekin ezarri daitezela eskatzen. Orain, Gizpukoa eta Nafarroan ere mugitzen hasi dira herritarrak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!