Amurrioko azken eraso matxista salatu dute
Otsemeak talde feministak Amurrioko azken eraso matxista salatu du, autodefentsa feministarako deia eginez.
Bideoa: aiaraldea.eus
Aurreko asteburuan, beste eraso matxista bat. Oraingoan, Amurrion. Hala eman du jakitera Otsemeak talde feministak. Eta hala salatu du, dozenaka lagun bilduz Amurrioko plazan egin duten elkarretaratzea.
Jakinarazi dutenez, emakumeak salaketa jarrita zeukan, urruntze aginduarekin. “Beste eraso bat. Beste erasotzaile bat. Nazkatuta gaude”, adierazi dute ohar batean.
Hala ere, ez da lehenengo aldia mota honetako erasoak ematen direla. Izan ere, azken hilabeteotan Orozkon, Amurrion zein Laudion hauek jasan behar izan dituztela salatu dute.
Emakumeak, emakume izate hutsagatik, amaigabeko indarkeria matxista egunero pairatzen dutela gaitzetsi dute, “begirada, keinu edo gutxiespen sotilenetik, erailketaraino. Indarkeria matxistak ez du mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna delako”.
“Indarkeria matxistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du; ez direlako modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz ari gara”, adierazi dute Otsemeaketik.
Amaitzeko, eraso hauen aurrean ez direla makurturik geldituko adierazi dute, beharrezkoa bada, mobilizazio gehiago deituz eskualdean. Gainera, autodefentsa feministarako deia egin dute neska gazteek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!