Amorrua, gaitzespena eta nazka, Arabako plazetara
Eraso eta erailketa matxistak gaitzesteko, bi elkarretaratze ezberdin egin zituzten urriaren 2ko arratsaldean. Euskal Herriko azken erailketa matxista salatu zuten Gasteizen; Aguraingo jaietan neska gazte bat erasotu zuten asteburuan eta hau salatu zuten herrian, elkarretaratze oso jendetsu batekin.
Berriz ere kalera atera behar izan dira hamaika lagun Araban, Mugimendu Feministak egindako deialdiak babestuz. «Nazkatuta» agertu dira Mugimendu Feministako kideak eta erasoak gaitzesteaz gain urrats gehiago emateko eskatu diete instituzioei eta gizarteari orokorrean.
Agurainen, adibidez, herriko jaietako eraso matxista salatu zuten dozenaka lagunek. Izan ere, larunbatean, jaietako lehenengo egunean, gaueko ordu txikitan, emakume gazte batek eraso sexista bat sufritu zuen Agurainen. Mugimendu Feministatik azaldu dutenez, «erasotzaileak emakumea bakarrik zegoela aprobetxatu zuen hura erasotzeko». Jaietako ekuatorean, erasoa salatzeko eta elkarretaratzera batzeko, herriko tabernariek tabernak itxi zituzten.
Gasteizen ere, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, azken erailketa matxista salatzeko atera ziren kalera: aurreko astean Noelia Noemi erail zuten Bizkaiko Sestao herrian. Gasteizko elkarretaratzean, hau salatzeaz gain, antolatzeko deia egin zieten Gasteizko emakumeei.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!