Amnistiaren aldeko martxa jendetsua egin dute Zaballako espetxera
Aske Antolakundeak Ertzaintzak eragidako trabak, mehatxuak eta jazarpena salatu ditu.
Zaballako espetxera martxa jendetsua egin dute gaur, Aske antolakundeak deituta, preso politikoen amnistiaren alde.
Indar polizialak martxa oztopatzen saiatu direla salatu du Aske Antolakundeak. Ohar batean azaldu dutenez, martxa hasteko joaldunak mugitzen hasi direnean, horiek geldiarazten saiatu dira Ertzainak: «Joaldunak kotxearekin harrapatzen eta borrak eskuetan zituztela martxa geldiarazten saiatu dira».
Martxak aurrera jarraitu du hala ere, espetxetik gertuen dagoen puntura iritsi arte. Bukatu denean, baina, kontrola jarri du Ertzaintzak, berriro ere han izan diren pertsonak jazarriz: pertsona guztiak katxeatu, grabatu eta miatu dituztela salatu dute, eta dozenaka laguni heriotza mehatxuak egin dizkietela.
Pertsona bati, gainera, ostikoak eman eta lepotik heldu diotela ere azpimarratu dute. Beste batzuei desordena publikoaren delitua egotziko dietela egin diete mehatxu.
Aske antolakundeak «gaitzetsi» egin du «zipaioen» jarrera eta amnistiaren aldeko borrokan «buru belarri» lanean jarraituko duela adierazi du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!