Ambuiberica enpresak bizkaiko anbulantziak eta langileak erabiltzen ditu Araban zerbitzua eskaintzeko
LAB sindikatuak salatu du, Osakidetzako programatutako zerbitzuak eskaintzeko kontratazioa lortu duen Ambuiberica anbulantzien enpresak, Bizkaiko baliabide eta langileak erabiltzen dituela.
LAB sindikatuak Ambuibérica enpresak Arabako ambulantzia zerbitzuaren kontratazioa lortu izana salatu du, zerbitzu berezi honen lana erabiltzaileak kontsultetara, tratamendura, froga medikuetara, ospitaletako altak eta zenbaitetan larrialdietara eramatea da. Sindikatuaren arabera Ambuibérica enpresak Bizkaiko baliabide eta langileak baliatzen ari da zerbitzua eskaintzeko. Ambuiberica enpresak 2018ko maiatzetik eskaintzen du zerbitzu hau Bizkaian
Ambuiberica enpresak zerbitzua eskaintzeagatik dirua jasotzen badu ere, Arabako anbulantziak eta langileak «existitzen ez direla» salatu du LABek. Honek eragin zuzena du zerbitzuaren kalitatean eta herritarren gain; «ondorioak argiak dira, ikusgarriak: ohiko atzerapenak, justifikaezinak, ordu batzuetakoak kasu batzuetan, larrialdietako zerbitzuetan ere; kontsulta eta tratamenduak galtzen dira, horietako batzuk ezin direlarik berreskuratu, erabiltzaileentzat dakarren osasun arazoarekin» azaldu dute LABeko kideek.
Eusko Jaurlaritza egoeraren jakitun dela ziurtatzen dute sindikatutik: «ulertzen dugu ondo iruditzen zaiola bi aldiz ordaintzen egotea zerbitzu batengatik, eta zerbitzu hori modu negargarrian gauzatzen aritzea». «Ambuibericak ziria sartu dio Eusko Jaurlaritzari eta, batez ere, herritarrei, hauek baitira zerbitzu on bat jaso beharko luketenak eta hori horrela izan dadin ordaintzen dutenak» gaineratu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!