Amaitutzat eman dute greba CIE Recytec-en, lan baldintzak hobetuko dituen akordioa erdietsita
Bertan behera utzi dute langileek martxoaren 7an hasitako greba. KPIaren araberako soldata igoerak eta lanaldi murrizketa lortu dute akordio berriarekin.
CIE Recytec Legutioko lantegiko enpresa batzordeak (ELAko ordezkariak guztiak) greba mugagabea deitu zuen martxoaren 7an, «enpresaren irabaziak kontuan hartuta, aberastasuna egokiago banatzeko, baldintza duinak izateko, lanbide sailkapen justuagoa egiteko, ABLEen abusua mugatzeko eta enpresako beste hainbat alderdi hobetzeko». Bi asteko grebaren ondoren, atzo, martxoaren 21ean, arratsaldez, greba amaitzeko akordioa lortu zen, langileen aldarrikapen gehienak jasotzen dituen 2020-2024rako akordioarekin.
Horien artean azpimarratzekoa dira KPIaren araberako soldata igoerak eta lanaldi murrizketa. Arabako metalaren sektoreko hitzarmen kolektiboa berritzeko ere eskatu dute langileek. ELAk langileak zoriondu behar dela esan du grebari 2 astez eusteagatik, eta erresistentzia kutxaren balioa berretsi du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!