Alvaro (Gasteizkoak talde antimilitarista):»Euskal Herrian ekoiztutako armak konfliktuetan erabili dira interes ekonomiko eta estrategikoengatik»
Gasteizkoak talde antimilitaristak argitaratu berri duten liburuan, “Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko”, Hego Euskal Herrian lobby armamentistikorik aurkitu ez zela adierazi eta gutxira, Zedarriak foroa aurkeztu zuten Bilbon. "Europako beste lobbyen funtzionamendu berbera du Zedarriak foroak." Hamasei pertsonek osatzen dute foroa, haietatik hamarrek armagintzarekin harreman zuzena duten enpresariak dira. Gobernuz Kanpoko Erakundeetako (GKE) kideak eta arlo kulturaleko beste zenbaitek ere parte hartzen dute.
Zedarriak enpresa foroak bere seigarren txostena aurkeztu zuen urtarrilaren 15ean Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Hilabete lehenago, 2024ko abenduan, Gasteizkoak talde antimilitaristak liburu berri bat argitaratu zuen “Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko.» Zedarriak foroak haien usteak zapuztu zituen, Hego Euskal Herrian lobby armamentistikorik aurkitu ez zela adierazi bai zuten argitaratu berri zuten testuan. Zedarriak, lobby armamentistikotzat hartzeaz gain, Deustuko Unibertsitatean egindakoa armagintzaren industria normalizatzeko balio duen ekitaldia izan zela seinalatu dute.
«Hego Euskal Herrian lobby armamentistikoa existitzen da.» Hala baieztatu du Gasteizkoak talde antimilitaristako Alvarok. «Europa mailan oso zabalduta daude lobby armamentistikoak, baita Estatu Batuetan ere, baina ez genekien Euskal Herrian bazegoenik.» Zedarriak foroa lobby industrial gisa izendatu dute, «Europako beste lobbyen funtzionamendu berdina» dutela ondorioztatu dute Gasteizkoak talde antimilitaristatik. Guztira 16 kidek osatzen dute armagintza lobbya, bi arlotan banatu dituzte Gasteizkoek: enpresariak dira nagusi, baina baita GKE-tan eta kultura arloan lanean dabiltzanak. Enpresarietan jarri dute fokua.
Zedarriak forotik 10ek harreman zuzenak dituzte armagintzarekin. Adibide «argi» bezala jarri dute Iñaki Lopez Gandasegi, Aernnovako presidentea. Gandasegiren enpresa «Europako armagintza lobby batean sartuta dago» beste 21 enpresarekin batera. Gaur egungo gatazketan erabiltzen diren armak ekoizten dira Aernnova bezalako Hego Euskal Herriko enpresetan.» Aernnovako goi karguek instituzioetako ateak beti zabalik dituztela dio du Alvarok. Hala ere Gasteizkoak talde antimilitaristatik diote ez dutela horrelako datuak ematea batere gustuko, «gu oso oso gutxitaz enteratzen gara, badakigu gehiago dela. Azkenean, haien aurpegiak zuritzeko balio dute datu oker hauek.» Azken hilabeteetan beste hamaika enpresen harreman armamentistikoen existentziaz jakin berri dute.
Normalizazio prozesu baten aurrean gaudela diote Gasteizkoek, honen erakusle da Zedarriak foroak publikoki egindako lehen agerraldia, «gutxinaka gutxinaka haien mezua sartzen dabiltza gizartean.» Izan ere, «aldaketak egon dira armagintzan, baina baita gizartean ere. Proposamen ekonomikoa izan zen Bilbon egindakoa, EAErako 15.000 milioi euroko aurrekontu proposamena egin zuten foroko kideek. «Armak sortzea oso garestia da, baina are garestiagoa hauek mantentzea: zaborrerako edo gerrarako dira armak» azpimarratu du Alvarok.
Argumentu ia ironikoz babesten dituzte lobbyaren interes ekonomiko eta estrategikoak. «Lanpostuak sortuko dituztela diote, onurak ekarriko dituela saltzen dute, eta modu erakargarri batean egiten dute. Lobbyak lortu du instituzioetatik txostenak aprobatzea non jartzen duen osasunaren alde egiten dutela armek edo trantsizio ekologikoan laguntzen dutela.» Ironia hori gutxi balitz, Save the Childreneko GKEko kideak daude Zedarriaken. Salbatu nahi dituzten haurren aurka jaurtiko diren bonben eraikitzearen konplize zuzenak.
Alvarori egindako elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Alvaro (Gasteizkoak talde antimilitarista):"Euskal Herrian ekoiztutako armak konfliktuetan erabili dira interes ekonomiko eta estrategikoengatik"00:26:05
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!