Altsasuko Gurasoek Abad eta Urrizola gazteei ezarri zaien hirugarren gradua konfirmatu dute
Iñaki Abad eta Aratz Urrizola hirugarren gradura igaro direla baieztatu dute Altsasuko Gurasoek, baina espetxealdian jarraitzen dutela azpimarratu dute.
Astearte iluntzean zabaldu zen berria, Iñaki Abad eta Aratz Urrizola gazte altsasuarrak hirugarren gradura igaro dira. Altsasuko Gurasoek bart konfirmatu zuten albistea ohar bidez. Espetxean dauden Altsasuko zazpi gazteetatik kondena baxuenak dituzte biek.
Auzitegi Gorenak iragan urrian berretsi zituen Altsasuko gazteen kondenak. Iñaki Abadek lau urte eta bi hilabeteko espetxealdiara dago zigortua, Aratz Urrizolari, aldiz, hiru urte eta sei hilabeteko kondena ezarri zioten. Abadek eta Urrizolak bi urte daramate preso dagoeneko, 2018ko irailetik Zaballako espetxean, Estatuko beste epsetxe batzuetatik leku aldatuak izan ostean.
Altsasuko Gurasoek zuhurtziaz jokatzeko garia dela azpimarratu du eta hirugarren gradua kartzelaren ohiko legearen ezarpena dela gogorarazi du, «zigorraren betetzearen zati bat». Altsasu herriak pairatzen duen bide injustuaren baitan eta bidegabekeriaren testuinguruan kokatu dute albistea.
Hirugarren gradua ezartzeak lanegunetan Zaballako espetxera lo egitera bueltatu behar izatea suposatuko die Iñaki Abadi eta Aratz Urrizolari, «ez da askatasuna» gogorarazi dute Altsasutik. Gainerako bost gazteek espetxe barruan jarraituko dute zigorra betetzen, Altsasuko Gurasoek jakinarazi dute ez dakitela zein den gaur egun gazteek duten sailkapen penala.
«Oinazea arintzen duen albiste honekin» Altsasuko gazteen askatasunaren alde borrokan jarraitzeko deia luzatu dute, «egunero handiagoa baita pairatzen duten injustizia». Horrelako bidegabekeriarik ez Altsasun ez beste inon gerta ez dadin lanean jarraitzeko konpromezua erakutsi dute Altsasukoak ASKE Plataformatik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!