‘Altsasu’ antzezlana bertan behera uztea eskatu du PPk
Ainhoa Domaika popularrak "gasteiztarrak doktrinatu nahi izatea" leporatu dio Urtarani through Alea.eus
Ainhoa Domaika, Principal antzokiaren aldizkaria eskuan. / PP
Gasteizko PPk salatu du Gorka Urtaran alkatea «Gasteizko Principal Antzokia ere politizatzen» ari dela, eta ostegun honetan eskainiko duten Altsasu obra bertan behera uztea eskatu du. «Bi guardia zibilen eta haien bikotekideen aurkako erasoari buruzko epaiketa paralelo bat egiten du antzezlanak», salatu du Ainhoa Domaika Gasteizko PPren bozeramaileak.
Domaikaren ustez, Urtaran alkateak Altsasuko erasoari buruz duen «obsesio nazionalista» taula gainera eraman nahi du. «Gasteiztar guztiona den eszenatoki bateraino; ehun urtetik gorako antzokira, kalitatezko antzerki- eta kultura-eskaintza sustatzen duena, eta beti egon dena jarrera politikoetatik urrun. Gasteiztarrok nazkatuta gaude dena blaitzen duen nazionalismo honekin».
PPren bozeramaileak azaldu du «kultur aniztasunaren eta sormen askatasunaren alde» daudela. «Baina onartezina da Urtaranek Principal Antzokiaren bitartez, gasteiztar guztien diruarekin, doktrinatu nahi izatea. Obra hori ez da zuzena, eta Justizia zalantzan jartzen du. Taulen gainean, auzitegiek epaitzen dituzten egitate batzuen epaiketa paralelo bat egiten da».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!