Altan Bernedoko langileek manifestazioa egingo dute larunbatean, hitzarmen duin baten alde
Lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte azken hilabeteetan, eta greba mugagabea abiatu zuten azaroaren 29an.
Altan Bernedoko (lehen Biomendi) ordezkari sindikalak 2019tik ari dira enpresa-hitzarmena negoziatzen. Enpresak «jarrera zurruna» erakutsi du hasieratik eta lan-baldintzak okertzen dituen neurriak hartu ditu, langileek azaldu dutenez. Izan ere, Kimikako Hitzarmen Estatala ezarri nahi du zuzendaritzak eta horrela, sindikatuen arabera, «hiru egun gehiago lan egitea nahi dute, gaixotu arren lanera joatea nahi dute, eta soldata igoera produkzioari lotuta nahi dute».
Horren aurrean, lan-hitzarmen propio eta duina eskatzen dute langileek, KPIaren araberako soldata igoera bermatuko duena eta egungo lan-baldintzak mantenduko dituena.
Helburu horrekin, Altan Bernedoko enpresa batzordeak (ELA eta LAB sindikatuek dute ordezkaritza) greba egunak deitu zituen azaroaren 4, 9 eta 11an. Hainbat mobilizazio eta protesta ere egin dituzte joan den hilean, eta greba mugagabeari ekin zioten azaroaren 29an. Gaur dute hemeritzagarren greba eguna, eta jarraipen zabala izan du orain arte, enpresa batzordearen arabera.
Larunbatean, abenduak 18, manifestazioa egingo dute Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazan hasita 12:30etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!