Altan Bernedoko langileek lortu dute hitzarmen kolektiboa, 100 egun baino gehiagoko grebaren ostean
Altan Bernedo enpresa farmazeutikoko langileek lan erreformaren aurka blindatutako hitzarmena sinatu dute, KPIari lotutako soldata igoerak bermatzen dituena. Lan hitzarmen propioa izango dute beraz, ez enpresak inposatu nahi zuen Kimikako Estatuko araudia. Azaroan hasitako greba bertan behera utzi dute.
Amaitutzat eman dute Altan Bernedoko langileek azaroan hasi zuten greba mugagabea, ELA sindikatuak jakitera eman duenez (ELAko sei delegatuk eta LABeko hiruk osatzen dute enpresa batzordea). Izan ere, 1oo egun baino gehiagoko grebaren ostean Altan Bernedoko langileek lortu dute enpresak haien eskakizunak betetzen dituen hitzarmen kolektiboa sinatzea.
Gatazka hasi aurretik, aurreko hitzarmena iraungi aurretik, izan zituzten eskubideak errespetatuko dira, KPIaren araberako soldata igoerak bermatuko dira eta hori guztia enpresa hitzarmenean islatuko da. Hitzarmenaren indarraldia 2020-2024 urte bitartekoa izango da, 2019an amaitu baizten aurrekoa. «100 egun baino gehiagoko grebaren ondoren, zuzendaritzak eta enpresa batzordeak adostu dute 2017-2019ko enpresa ituneko eskubide guztiak jasotzea eta enpresa hitzarmen blindatu batera eramatea eta, gainera, KPIari lotutako soldatak igotzea», esan dute.
Borroka sindikal honek elementu garrantzitsu asko uztartu dituela azaldu dute ordezkari sindikalek: «Arabako Mendialdeko eremu isolatua, multinazional bati saldutako enpresa (hastapenetan diru publikoarekin bultzatuta), farmazia industria bezalako sektore estrategikoa, gehienbat emakumez osatutako plantilla eta baldintza eskasak dituen Kimiken hitzarmen estatalaren mehatxua».
Azkenik, langileek eskerrak eman dizkiete inplikatutako eragile guztiei, eta pozik agertu dira gatazkan erakutsitako batasunagatik.
Y en el día 1️⃣0️⃣6️⃣ se acabó la huelga
La lucha obrera merece la pena
Gracias a todas/os por todo el apoyo recibido@ELAGasteiz_@LABGasteiz @MendialdeaRadio @berria @ArabakoALEA @KikeFdzdePinedo @ikerkasanova @txonigorri @elcorreo_alava pic.twitter.com/MywYybkLeX
— Altanenlucha (@Altanenlucha) March 7, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!