Altan Bernedoko langileek hiru greba egun egingo dituzte, enpresa-hitzarmen propioa lortzeko
Gaur, lehen greba egunean, elkarretaratzeak egin dute enpresa aurrean eta Foru Aldundian. Azaroaren 9 eta 11a dira konbokatutako beste bi egunak.
Irudia: ELA sindikatua
Enpresa-hitzarmena negoziatzena ari dira Altan Bernedoko (lehen Biomendi) ordezkari sindikalak 2019tik, baina, azaldu dutenez, enpresak «jarrera zurruna» eta lan-baldintzak okertzeko borondatea erakutsi ditu orain arte. Egoera horren aurrean, Altan Bernedoko Enpresa Batzordeak grebara deitu du azaroaren 4, 9 eta 11an, Hitzarmen Propio baten alde.
Besteak beste, sindikatuen arabera, negoziazioetan enpresak ez du KPIa igotzea aurreikusten, eta produkzioaren araberako igoerak baino ez ditu proposatzen. Horrez gain, beste hiru lanaldi gehiago inposatu nahi ditu, aplikazio subsidiarioa duen kimiken estatuko hitzarmeneko lanaldiarekin parekatzeko. Era berean, Aldi Baterako Ezintasunaren (ABE) osagarriak ezabatu nahi ditu. «Ekoizpena handitzea, lantegian presentzia handitzea eta etekinak handitzea baino ez dute helburu; hori guztia azken urteetako enpresa itunetan lortutako eskubideak ukatuz”, ELAk adierazi duenez.
Gaur izan dute lehen eguna eta elkarretaratzeak egin dute enpresaren aurrean eta Foru Aldundian. «Ez dugu 3 egun gehiagoz lan egingo» bezalako aldarrikapenak egin dituzte langileek. Azaroaren 9 eta 11an jarraituko dute mobilizazioekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!