Alfredo De Miguel espetxean sartzeko agindu du Probintzia Auzitegiak, bere alegazioak ukatu ostean
Hamabi urteko espetxe zigorra du bere gain Arabako EAJko "bigarrena" izandakoak. Eskatua duen indultu partziala tramitatzen ari dira oraindik.
Arabako Probintzia Auzitegiak hauteskundeen hurrengo egunean eman zuen Alfredo De Miguelen alegazioei erantzuna. Auzitegiak ez du onartu EAJko kideak kartzelan ez sartzeko egindako eskaera, argudiatuta ez dagoela horretarako «aparteko arrazoirik». Kontrara, espetxeratzeko argudio gisa aurkeztu dute legez kontrako elkartzearen delituagatik bi urtetik gorako zigorra jaso zuela, auziak «alarma sozial handia» piztu duela eta bera zela «tramaren burua». Hala ere, hiru eguneko epea dauka oraindik De Miguelek erregu helegitea ezartzeko.
Hamabi urte eta lau hilabeteko zigorra jaso zuen Arabako EAJko bigarren buruzagi ohiak, baina gehienez bederatzi urtez egon beharko du kartzelan. Arabako Probintzia Auzitegiak, auto berean, aurreratu zuen De Miguelek eskatutako indultu partzialak «arrakasta eskasa» izango duela.
De Miguel auzian zigortutako beste pertsonei dagokienez, batzuek ez dute espetxea zapaldu beharko. Ainhoa Bilbaok, Iratxe Gaztelu-Urrutiak, Iñaki Etxaburuk, Josu Arrutik eta Sergio Fernandezek ez dute kartzelara joan beharko, hala erabaki zuen Auzitegiak, eta oraindik erabakitzeke dago Aitor Telleriak eta Koldo Otxandianok, EAJko kide ohiak biak, sartu beharko duten ala ez. Telleriak bost urteko zigorra jaso zuen, eta Otxandianok zazpi urte eta erdikoa. Javier Sanchez da oraingoz De Miguel ustelkeria auziaren ondorioz espetxeratu duten pertsona bakarra.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!