Alestiseko EEEa eta kaleratzeak babestu ditu Auzitegi Nazionalak
Auzitegi Nazionalak babestu egin du Alestisek ezarritako EEEa. Horren bitartez, 56 langile kaleratu zituen enpresak, 21 pizgarridun baja eta aurre-erretiroez gain. ELA sindikatuak epaia arbuiatu du, eta helegitea jartzeko aukera aztertuko du. through Alea.eus
2020ko urrian, Alestiseko zuzendaritzak CCOO eta UGT sindikatuekin sinatutako EEEak Gasteizko fabrikako 56 langile kalean utzi zituen. Horrez gain, borondatezko 21 irteera izan ziren, pizgarridun bajak eta aurre-erretiroak kontuan hartuta. Espedienteak lantegiko lanpostuen erdia suntsitu zituen.
Urtarrilean enpresak estatu mailan ezarritako espedientearen inpugnazioa Espainiako Auzitegi Nazionalera iritsi zen. Bost hilabete beranduago, astelehen honetan bertan, EEEa eta kaleratzeak babestu dituen epaiaren berri izan dute sindikatuek.
Epaitegiak ezetsi egin du ELA eta CGT sindikatuek aurkeztutako demanda, baloratzen duelako negoziazioan ez dela fede ona urratu. Epaiak jasotzen duenez, «kaleratze kolektiboa gehiengoak adostutako akordio batekin amaitzeak fede ona egon dela esan nahi du». SAT sindikatuaren demanda ere ezetsi egin du, iraungita egoteagatik.o
Nolanahi ere, kaleratze kolektiboaren aurkako inpugnazioari uko egin arren, banakako demandei atea irekita utzi die epaiak.
CCOOkta UGTk sinatutako EEEa
ELA sindikatuak errefusatu egin du «CCOOk eta UGTk sinatutako EEEa justifikatzen duen epaia», eta CCOOk Miñaoko lantegian ordezkari bakar bat ere ez izatea «paradoxa» dela deritzo. Gainera, enpresak argudio bezala aurkeztutako «egiturazko kausak» ukatu egin ditu ELAk, eta helegitea jartzeko aukera aztertuko du.
«Horrelako epaiek agerian utzi besterik ez dute egiten langileentzako biderik bermatzaileena borroka sindikala dela, eta greba dela gure lanpostuak babesteko tresnarik eraginkorrena», adierazi du ELA sindikatuak.
Azkenik sindikatuak gogorarazi du Alestis enpresaren atzean Aciturri Taldea eta Espainiako Gobernua (PSOE-Podemos) daudela, SEPIren bidez. «Langileen interesak defendatzen dituzten alderdi politikoei dei egin nahi diegu: hainbeste enplegu suntsitu dituzten eta enpresei karta zuria ematen dieten lan erreformak erabat indargabetzeko garaia da», aldarrikatu du ELAk.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!