Alejandra Codesal (Gasteizko Mugimendu feminista): «Deia egiten diogu jendarte guztiari ostiraleko manifestazioan parte hartzeko.»
"Urteetako lanaren ondoren eraso matxistak gai zentrala bihurtu dira."
Azaroaren 25ean Gasteizko Mugimendu Feministak kaleak hartuko ditu
Aurten, berriz ere, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak Gasteiz hartuko du “Beldurra eta kontrolaren aurrean, JUSTIZIA FEMINISTA” aldarrikatzeko.
“Nazkatuta gaude urtero salaketa eta aldarri berdinak egiteaz, indarkeria matxistak bere horretan jarraitzen duen bitartean”, salatu dute Mugimendu Feministako kideek. Horrez gain, argi utzi nahi izan dute soilik borrokaz, saretzeaz eta antolakuntzaz posible dela aurrera egitea eta indarkeriarik gabeko bizitzak erdigunean jartzea.
Nabarmendu nahi izan dute aurten, bereziki, mugimendu feministaren kriminalizazio saiakera sistematikoa. Bai indar polizialen zein instituzioen aldetik. Honen adibide dira urrian jazarritako lau pertsonak, aborto eskubidearen aldeko kontzentrazio batean. Eraso hauen aurrean emakumeen eta sexu-genero disidenteen borroken eta bizitzen kontrola lortzea baino ez dutela helburu salatu dute.
Horren aurrean, eta erasotuak diren heinean, elkar zaindu eta elkar babestea bide bakarra dela mahaigaineratu dute. “Justizia gure gain hartuko dugu, eta autodefentsan sakontzen jarraituko dugu” esan dute. Emakume eta sexu-genero disidenteen bizitzak egunero kolpatzen dituen indarkeria anizkoitzekin amaitzeko ordua dela diote: “ardura, denona da”.
Gaia lantzeko asmoz Azaroaren 24ean, osteguna, mahainguru bat antolatu dute “Beldur eta kontrolaz hizpide” arituko diren hiru hizlariekin: Gasteizko eraso matxisten aurkako protokolo lantaldeko kidea, Algortako Mugimendu Feministako kidea eta Maialen Arteaga Gonzalez kazetaria. 18:00ean Emakumeen Etxean izango dute zita.
Azaroak 25ean berriz, 19:00ean abiatuko da mobilizazioa San Anton plazatik. Gasteizko Mugimendu Feministak ekintza hauetara animatzeko deia egiten du: “Eraldaketa gure esku dago eta horretarako feminismoan kolektiboki borrokatzen jarraitu behar dugu. Antolakuntza feministaz boteretu gaitezen!»
Gaurkoan Alejandra Codesal izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Alejandra Codesal (Gasteizko Mugimendu feminista): "Deia egiten diogu jendarte guztiari ostiraleko manifestazioan parte hartzeko."00:07:24
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!