Alejandra Buenok «No soy flor de tu florero» erakusketa aurkeztuko du bihar ARTgia Sorgune & Aretoan
Bihar Martxoaren 26an, arratsaldeko 18:00etan, Alejandra Bueno artista gasteiztarraren "No soy flor de tu florero" erakusketa inauguratuko da Artgian. Lehenengo erakusketa honekin batera galeriak berak urtero abiarazitako Emart deialdiak jasotzen duen erakusketa-denboraldia irekiko du.
EmART 2021 Artgia sorgune & Aretoa galeriak urtero antolatzen duen deialdia da, Arabako lurraldeko emakume sortzaileen lanak ikusgai jartzeko helburua duena.
Emart programa 2018an sortu zen, Arabako artisten sorkuntzei ikusgarritasuna eta babesa emateko eta haien ibilbide profesionalari eta jardueraren garapenari laguntzeko. Emart. Hitza bera berez definitzen da. «Em» emakumeaz ari da (emakumea euskaraz). Aurten ere, arte eszena aberastuko duten artisten arteko sareak eta bidegurutzeak sortzearen aldeko hautua eta artearen ikusgarritasun publikoa ematearen aldeko apustua egin du ARTgia Sorgune Aretoak.
2021 honetan ikusi eta gozatu ahal izango ditugun sortzaileak, Alejandra Bueno (Gasteiz, 1987), Nefer Olaizola (Gasteiz, 1995), Carolina Mattos (Buenos Aires, 1988) eta Xialú Zurutuza (Hefei Anhuri, China, 1997) izango dira.
Alejandra bueno «No soy flor de tu florero»
Artista honen ikus-entzunezko zein argazkilaritzako lanek kritika feminista eskaintzen diote emakumearen estereotipoari, umorea eta absurdoa oinarri hartuta. Buenoren lanak kolorearen, elementu sinbolikoen eta egoera anodinoen erabileran oinarritzen dira, emakumeen gorputz eta identitateetan erabiltzen den boterea kritikatzeko erlazioak ezartzeko. Helarazi duenez egiten den kontrola ez datza soilik ikusten dugun horretan, baita ikusten ez dugun horretan ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!