Aldarriz jantzi dira Arabako paretak Langileon Nazioarteko Egunean
Maiatzak 1aren bezperan Euskal Herriko kaleak koloreztatzeko deia luzatu zuen gazte talde batek. Gaur margoketak azaldu dira Arabako hainbat tokitan, "krisia kapitalak ordaindu dezala" aldarrikatuz.
«Gazteok lehen lerrora», hori izan da Arabako hainbat hormetan gaur goizean irakur zitekeen mezua. Herritar talde batek zabaldutako mezuarekin bat egin eta Euskal Herriko kaleak pintaketekin esantu dira gaur, Langileon Nazioarteko Egunean.
Arabako hainbat tokitan ere azaldu dira margoketak, Gasteizen, Laudion edota Amurrion esaterako. Krisi ekonomikoaren atarian mezu argi bat utzi nahi izan du herritar talde honek, krisi hau ez duela ez gazteriak ez langileriak ordainduko, «kapitalak ordaindu dezala» azpimarratu dute.
COVID-19ak sortutako egoerak guztiz baldintzatu ditu maiatzaren 1eko planteamenduak, baina egoera irauli eta «kaleak berreskuratzeko unea dela» azpimarratu dute ekimenaren sustatzaileek: «Bada garaia kalera bueltatzeko, nahiz eta ez garen inoiz joan, hemen jarraitzen dugulako, has gaitezen mundu berri baten lehen lerroak idazten».
Argazki galeria
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!