Aldaialde eskolarekin «hezkuntza eskubidea urratzen» dela salatu du STEILAS sindikatuak
Gasteizko Zabalgana auzoan kokatuta dagoen Aldaialde eskolaren egoera salatu du sindikatuak: ikasleek bost urte daramatzate barrakoietan. «Erantzukizun politikoak mahai gainean jarri behar dira», STEILAS-en esanetan.
STEILAS-ek elkartasun osoa adierazi die Aldaialdeko hezkuntza komunitatea osatzen duten familia eta langile guztiei: ikasleek, sindikatuak gogoratu duenez, bost urte daramatzate barrakoietan. Dirudienez eraikin berriaren lanak datorren kurtsoan hasiko dira, baina Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak aurrera egiteko «traba juridikoak» daudela ohartarazi du.
Azken bi hamarkadetan Gasteizeko biztanle kopurua asko hazi da eta duela 20 urte baino 40.000 biztanle gehigo ditu Gasteizek. Salburua eta Zabalganako auzoek hartatu dituzte biztanle gehien azken urte hauetan eta agerikoa zen auzo hauek ikastetxe publiko berriak beharko zituztela.
«Azken hamarkadan PSE-k, PP-k eta EAJ-k eginiko kudeaketa tamalgarria da. Salburua auzoan Errekabarri ikastetxea auzoko familien presio eta mobilizazioen ondoren eraiki zen, agindutakoa baino askoz beranduago. Auzoko institutua ere berandu dabil, eta Errekabarriko ikasleen etorkizuna zein izango den ez dakigu. Denok egoera zein den jakin arren, arduradun politikoen jarrera etsigarria izaten ari da», esan du sindikatuak.
Bereziki kezkagarria da, sindikatuaren ustez, Aldaialdeko familiek bizi duten egoera. PSE-k, PP-k eta EAJ-k kudeaketa axolagabea egin dute Udalean zein Jaurlaritzan. «Erantzukizun politikoak mahai gainean jarri behar dira eta milaka ikasleren hezkuntza eskubidearekin horren modu ardueragabean aritu direnek dimisioa eman beharko lukete», adierazi du.
«Jaurlaritzari eta Udalari, behingoz, dagokien ardurarekin eta erantzukizunarekin aritu daitezela exijitzen diegu, salbuespenezko irtenbideak bilatuz beraiek sortutako korapiloa askatu ahal izateko», nabarmendu du STEILAS-ek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!