Aldaiaberri Guraso Elkarteak manifestazioa deitu du auzoko ikastetxea eraiki dezaten eskatzeko
Eusko Jaurlaritzak lizitazioa 2020. urtea amaitu baino lehen aterako zuela esan zuen. Hau ezinbesteko baldintza da uda honetan bertan eraikuntza obrak has daitezen baina Guraso Elkarteak adierazi duenez, "obrei ekiteko oso aldeko ez diren albisteekin" hasi da urtea.
Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak komunikabideetan adierazitakoaren arabera, Aldaialdeko eskolaren prozesua egoera juridiko zailean dago eta ondorioz, Hezkuntza Sailak ez du ikusten ikastetxea eraikitzeko irtenbiderik epe laburrean.
Guraso Elkarteak, ordea, duela urtebete Eusko Jaurlaritzak legezko ezein gaik ikastetxea eraikitzea galaraz ez zezan dena prest zegoela baieztatu ziela salatu du. Hortaz, bere hitza bete ez izana leporatu dio gobernuari.
Auzoko ikasleek bost urte eman dituzte barrakoietan ikasten, eta Hezkuntzako sailburuaren adierazpenek haserrea eta etsipena eragin diete familiei. Haurrek baldintza horietan jarraitzea merezi ez dutela adierazi dute eta egoera desblokeatzeko borrokan jarraitzeko konpromisoan berretsi dira.
Honek guztiak eragiten dizkien kezka eta zalantzak argitzeko eta baita Udalak zein Eusko Jaurlaritzak egoerari irtenbidea ematea eskatzeko, manifestazioa deitu dute datorren larunbatean 12.00etan Bilbo plazatik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!