Aldaiaberri Guraso Elkarteak manifestazioa burutu du auzoko ikastetxea eraiki dezaten eskatzeko
Herritar ugari bildu dira gaur eguerdian Gasteizen deialdiarekin bat eginez.
Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak komunikabideetan adierazitakoaren arabera, Aldaialdeko eskolaren prozesua egoera juridiko zailean dago. Ondorioz, Hezkuntza Sailak ez du ikusten ikastetxea eraikitzeko irtenbiderik epe laburrean.
Guraso Elkarteak, aldiz, duela urtebete Eusko Jaurlaritzak legezko ezein gaik ikastetxea eraikitzea galaraz ez zezan dena prest zegoela baieztatu ziela salatu du.
Gaurko mobilizazioan salatu dutenez, auzoko ikasleek bost urte eman dituzte barrakoietan ikasten, eta Hezkuntzako sailburuaren adierazpenek haserrea eta etsipena eragin diete familiei. Haurrek baldintza horietan jarraitzea merezi ez dutela adierazi dute eta egoera desblokeatzeko borrokan jarraitzeko konpromisoan berretsi dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!