Alazne Intxauspe (EHNE): «Elikadura osasuntsua gure ongizatearen oinarrietako bat da»
Azaroaren 6tik 8ra elikadura burujabetzaren aldeko jardunaldiak antolatuko dituzte IPES eta Labore Bizkaia elkarteek. Bertan elikadura burujabetzak Bilbo bezalako hiri batean daukan garrantziaz hitz egingo dute, eta horretarako beste esperientzia batzuek ere ezagutuko dituzte.
EHNE Bizkaiako kide Alazne Intxauspe izan dugu Hizpidean. Bera izango da hizlarietako bat azaroaren 7an egingo den «Gazteak eta Emakumeak Nekazaritzaren Etorkizuna» mahai inguruan. Jardunaldien garrantziaz aritu zaigu Alazne, eta bizitza osasuntsua izateko elikadura burujabetzak daukan garrantziaz. Ekoizleak eta kontsumitzaileen arteko banaketa gainditu eta elkarlanean aritzearen alde agertu da Alazne, etorkizunerako erronka bezala.
Izan ere, nekazari eta kontsumitzaileen arteko aliantzak bultzatzeko moduen ingurukoa izango da astearteko hitzaldia. Bertan, nekazarien eta kontsumitzaileen artean dauden mugak gainditzeko bideak bilatuko dituzte, formula ezberdinak aztertuz.
Azkenerako, ostegunean, Ipar Euskal Herriko esperientziez hitz egiteko aukera izango da, asko baitaukagu ikasteko Iparraldeko laborantza ereduaz, Alazneren hitzetan.
Elkarrizketa osoa entzun dezakezue hemen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!