Alazne eta Olatz (Iskanbila Editoriala): «Irakurri eta pasa, hori da gure proiektuaren filosofia»
Iskanbila editoriala jaio da, formakuntza eta eztabaida sustatzeko helburuaz.
Iskanbila editoriala jaio da, eztabaida eta formakuntzaren arlotik ekarpena egiteko asmoarekin. Hilabeteetako prozesuaren ondoren aurkeztu dute proiektua, “ideien gudan” sakontzeko, eta Euskal Herrian gaur egun puri-purian dauden eztabaidak elikatzeko. Iskanbilaren asmoa elkarrizketa sakonak, formakuntza politikorako testuak, itzulpenak eta bestelakoak eskaintzea da.
Honen inguruan mintzatzeko, Alazne eta Olatz izan ditugu Hizpidean. Pantailetatik bereizi eta paperean irakurtzeko nahia adierazi dute, irakurterrazak izango diren testu eta liburuxkak sortuko dituztela azalduz.
Lehen lana, dagoeneko, argitaratu dute «Hartuemana, kritika eta autokritikaren bitartez kidetasunean sakontzeko tresna» izenburuarekin. Horretan, kritika eta autokritikaren garrantzia aztertzen da, mugimendu iraultzaile ezberdinen esperientzietan oinarrituta. Proposamen praktiko bat ere badakar, militantzian eta kideen arteko harremanetan horrelako dinamikak garatzeko laguntza gisa.
Liburuxka Errekaleorreko Herri Inprentan ekoitzi dela azaldu digute eta momentuz Hala Bedi Tabernan edota Herri Inprentan dagoela salgai, euro baten truke.
Akitzeko, editorialarekin kontaktuan jartzeko e-posta eta sare sozialak dituztela aipatu dute eta gonbidapen batekin eman diote amaiera elkarrizketari: «Irakurri eta pasa!».
-
Hizpidea: Alazne eta Olatz (Iskanbila Editoriala): "Irakurri eta pasa, hori da gure proiektuaren filosofia"00:11:39
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!