Alaitz Argandoña (Bilboko Auzo Elkarteak): «Oligopolio energetiko baten menpe bizi gara, ez dute energia eskubide bezala ikusten»
Argindarraren prezioen aurka eta energiaren publifikazioaren aldeko manifestazioa deitu dute Bilbon.
Ekologistak Martxan taldeak, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioarekin batera eta beste elkarte askoren babesarekin, manifestazioa deitu dute gaur arratsaldean Bilbon, pobrezia energetikoaren aurka egiteko. Argindarraren prezioak izandako igoera izugarriaren aurrean neurri zehatzak proposatu dituzte, energiaren gaineko kontrol publiko handiagoa izatera bideratuak gehienbat.
Alaitz Argandoña Oteiza, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioko lehendakariarekin hitz egin dugu Hizpidean. Berak azaldu digu egoeraz egiten duten analisia, eta konponbidera begira proposatu dituzten neurri ezberdinak.
Manifestaziora dei egin du, gaur, Urriak 7 arratsaldeko 19.00etan Iberdrolako dorrearen aurrean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Alaitz Argandoña (Bilboko Auzo Elkarteak): "Oligopolio energetiko baten menpe bizi gara, ez dute energia eskubide bezala ikusten"00:09:56
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!