Alaitz Amundarain (BDZ): «CAF hemengo enpresa bat da eta guk ez dugu palestinarrak beraien lurretik botatzearen konplize izan nahi.»
Bihar Martxoak 30 arratsaldeko 19:00etan, "Palestinako lurraren eguna" oroitzeko elkarretaratzea egingo da Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan.
1976ko martxoaren 30ean, Palestinako gizarteak greba orokorra deitu zuen Israelek bere lurrak etengabe lapurtzen zituela salatzeko. Armada sionistak “israeldar hiritartasuna” zuten zazpi gazte palestinar hil zituen 2.100 hektareako palestinar lurren konfiskazioa geldiarazteko protesta batean, juduentzako koloniak eta entrenamendu militarrerako eremu bat eraikitzeko asmoz.
Palestinako Lurraldearen kolonizazio eta garbiketa etnikoaren prozesuak ez du etenik ordutik. Israelek lurralde palestinar okupatuetara zabaldu ditu bere kolonia ilegalak, horretarako mota guztietako azpiegitura militar eta zibilak erabiliz, hala nola Apartheid Harresia, kolonia ilegalak eta lege arrazistak. Milaka familia palestinar etxetik atera ditu derrigor eta beraien lurrak erabiltzeko debekua ezarri, Jerusalem Ekialdea barne.
Ildo horretan, Jerusalem hiria eta Palestinako Lurralde okupatuetan dauden israeldarren kolonia ilegalak lotuko dituen CAF trenbide-enpresa eraikitzen ari den tranbia Israelgo Apartheid sistema indartzen duten azpiegitura iraunkorren parte da, bai eta populazioaren desplazamendu behartua eta palestinarren lurren konfiskazioa areagotzen duena ere.
Guzti honen inguruan hitz egiteko, gurean izan dugu Alaitz Amundarain BDZko kidea.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Alaitz Amundarain (BDZ): "CAF hemengo enpresa bat da eta guk ez dugu palestinarrak beraien lurretik botatzearen konplize izan nahi."00:14:58
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!