Akordioa lortu dute CIE Mecauton, bost eguneko grebaren ostean
Jundizko CIE Mecauto enpresako langileen grebak bost egunez eten du ekoizpena. ELA sindikatuak akordioa lortu du, eta hitzarmen berriak urteko lanaldia murriztu, soldatak igo eta ABLEen erabilera mugatuko du. through Alea.eus
Automobilgintzako osagaien eta azpimultzoen fabrikazioan diharduen CIE Mecauto enpresako langileek bi asteko grebari ekin zioten apirilaren 13an, hitzarmena negoziarazteko helburuarekin. Besteak beste, soldatak igotzea, eskala bikoitza kentzea eta ABLEen «abusua» mugatzea eskatzen zuten.
Bost egunez ekoizpena eten ostean, ELA sindikatuko ordezkariek osatutako greba batzordeak akordioa lortu du zuzendaritzarekin. Akordio horri esker, urteko lanaldia murriztea, datozen urteetako soldatak KPI gehi puntu eta erdi igotzea eta ABLEen gehiegizko erabilera mugatzea adostu dute.
Era berean, enpresa barruan mailaz igotzeko sistema eta kategoria «justuak» onartu direla azaldu du ELA sindikatuak; hitzarmena sinatzean, langile asko mailaz igoko dira, sustapenik gabeko urteak konponduz.
Gainera, hainbat langileri ezarritako azpikontratazioak eragindako egoera zuzenduko da. Duela hainbat urte, zenbait langile Mecautoko plantillara gehitu behar izan zituen enpresak, azpikontrata baten bidez hainbat lantegitan langileen legez kanpoko lagapena agerian utzi zuten hainbat epai judizialen ostean.
ELA sindikatuak grebaren arrakasta ospatu du, eta grebarekin bat egin duten langileak zoriondu ditu, «urrats bat gehiago eman dutelako Arabako industrian prekarietatea desagerrarazteko».
Zentzu horretan, erresistentzia kutxaren tresna aldarrikatu du ELAk negoziazio kolektiborako, «sindikalizazioaren eta borroka antolatuaren bitartez» enpresen aberastasuna banatzeko: «Horri esker, langileek berdintasunean negozia dezakete multinazional aberatsen aurrean».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!