Aitor Ugartek irabazi du 2017ko Bertxoko sariketa
Azaroan, Arabako 8 bertsolari gazteek, bikotea haiek aukeratutako beste bertsolari batekin jokatu zituzten 4 kanporaketak. Saio bakoitzetik bertsolari gazte bat sailkatu zen, eta horrela osatu zen finala: Xabier Antia, Aitor Ugarte, Asier Rubio eta Unai Anda.
Finala Gasteizko Hala Bedi tabernan jokatu zen. Kanpoko hotzari kontra eginez, giro goxoa sortu zen. Pikoteoren ostean, taberna entzulez betetako saioa, Peio Ormazabalek eta Maddi Sarasuak gai-emaileek gidatu zuten.
Kanta edo doinu ezagun batean agur bikainak kantatu zituzten bertsolariek, eta hasierako ariketa klasikoen ondoren ariketa berriagoetan aritu ziren 4 bertsolariak. Hauexek finaleko ariketak:
-Agur berezia eta puntuagarria
-3na bertso 8ko handian
-3na bertso 8ko txikian
-Rapa Serapioren erara
-Bakarka bertso bat abestu entzundako audio bati
-Puntu erantzunak elkarri jarri laurak elkarrekin librean. Lehenak bukatzen duen oinarekin hasi bigarrena. Bina bertso.
-Koplatan binaka
-Buruz burukoa: kontestualizatuta egoera batean, 3na bertso 8ko txikian
Epaileen erabakiaren ondorioz Aitor Ugarte eta Unai Anda pasatu ziren buruz burukora. Gurasoek tabernara berriro ekarritako bi umeen ahotsetik kantatu zuten bi bertsolariek.
Ariketa honen ostean Aitor Ugarte izan zen irabazlea.
Kamiseta, turuta eta ez-txapela bana oroigarri gisa soinean kantatu zituzten 2017ko Bertxoko Sariketaren bukaerako agurrak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!