Aitor Idigoras: «Euskara eguneroko elkarbizitzan lagungarria den elementu bat da, lehen aniztasun handiko eskola ginen, orain are anitzagoa gara»
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako prozesuari esker, panoramari buelta ematea lortzen ari dira: ikasturte honetan matrikulatu diren haur berriak auzokoak dira, kasik erdiek euskara dute etxeko hizkuntza eta gainerako umeak jatorri atzerritarreko familiatakoak dira.

Argazkilaria: Dani Blanco (Argazkia: ARGIA)
«Gure kasuan A eredua aurreiritziz beteta zegoen.» Hala esan digu Aitor Idigoras Judimendi eskolako berrikuntza arduradunak. «A eredua izan arren euskarak bazuen bere presentzia. Trantsizio honen atarian, A ereduan «lan handia» egin dutela, eta euskarak «bere txokoa» izan duela azpimarratu nahi izan du Idigorasek.
Baina hausnarketa prozesua hasi zuten zentroko kideek «batez ere auzoari begira, auzoak dituen beharrei erantzuteko» nahiarekin. Finean, «zerbitzu publiko hobea» izan nahi zutela dio Idigorasek eta bere ustez lortzen ari dira. Prozesu geldoa izango da, baina aurtengo matrikulazioa jada, zazpi urtekoen gelan, ondo joan da. «Erronka pedagogiko handia» dute aurrean, eta ez dute eredu aldaketa soil batean geratu nahi, eskolako paretak gaindituko dituen aldaketa bat baizik.
Zentro publikoko irakasleek ahalegin handia egin dute. Haiei dagokien lanaren zatia egin dute, hau ez da baina Hezkuntza Sailaren kasua. «Hezkuntza sailari dagokion zatia ez da betetzen ari» onartu du Idigorasek, «sailari eskatzen diogu egonkortasun gehiago, eskatzen diogu euskararekiko konpromiso handiagoa eta matrikula bizian egiten duen kudeaketa erraztea» exijentzia hauek aipatu ditu besteak beste.
Gasteizen bertan segregazio egoerari aurre egin dioten beste eskolen aurrekariak dituzte Judimendikoek, erreferentetzat hartu dituztenak. Honen kasua da Ramon Bajo ikastetxearena. Bi kasutan, eskola txikiak izatea, eta inguruan auzo izaera eta antolakuntza indartsua egoteak laguntzen duela ere aipatu du Idigorasek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Aitor Idigoras: "Euskara eguneroko elkarbizitzan lagungarria den elementu bat da, lehen aniztasun handiko eskola ginen, orain are anitzagoa gara"00:13:22
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!