Aitor (Hiruputzu Gaztetxea): «Gaztetxeko bi kideei jarritako salaketa poliziala atzera botatzeko eskaera egin, eta horren aurrean kritika politikoa egiteko eskubidea aldarrikatuko dugu»
Gaur arratsaldean, Hiruputzuko Gaztetxearen alde egiteko, gaztetxeko bi kideei jarritako salaketa poliziala salatzeko, eta kritika politikoa egiteko eskubidearen alde mobilizatzeko deialdia zabaldu dute Zarauzko Hiruputzu Gaztetxetik. Arratsaldeko 19:00etan batuko dira Zarauzko Udaletxe plazan.
Zarauzko Hiruputzu Gaztetxeak azken aste honetan aditzera eman du gaztetxeko bi kide salatu dituela PSE-EEko zinegotzi batek harekin lotutako gertakari batengatik. Azaroaren 16an Gaztetxean bertan izan zen gertakaria manipulatzeaz gain, Hiruputzuko Gaztetxeak salatu du, zinegotziak eta alderdi honek, instituzioetan duten boterea baliatu dutela, bai gaztetxearen bai bi kide hauen aurka egiteko.
Gaur arratsaldean Gaztetxearen alde eta kritika politikoa egiteko eskubidearen alde mobilizatzeko deialdia zabaldu dute. Arratsaldeko 19:00tan batuko dira Zarauzko Udaletxe plazan. Bizi eta salatu duten egoera honi buruz eta gaurko mobilizazioaren inguruan hitz egiteko, Hiruputzu Gaztetxeko kidea den Aitor izan dugu gurekin Hizpidean.
Elkarrizketa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Aitor (Hiruputzu Gaztetxea): "Gaztetxeko bi kideei jarritako salaketa poliziala atzera botatzeko eskaera egin, eta horren aurrean kritika politikoa egiteko eskubidea aldarrikatuko dugu"00:09:40
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!