Aintzane Mendia Tubacexeko langilearen errugabetasuna aldarrikatu dute epaitegiaren barruan eta kanpoan
Gaur goizean Aintzane Mendia Tubacexeko langilea epaitu dute Gasteizen. Ertzaintzak leporatu dio agente bat erasotzea enpresako greba mugagabearen testuinguruan, baina amurrioarrak bere errugabetasuna aldarrikatu du epailearen aurrean, hainbat jendek eraikinaren sarreran gauza bera adierazten zuen bitartean. through Aiaraldea.eus | Aitor Aspuru Saez
Gaur goizean Aintzane Mendia Tubacexeko behargina epaitu dute Gasteizen. Amurrioarra 2021eko ekainaren 17an atxilotu zuen Ertzaintzak, ustez, agente bat kolpatzeagatik. Amurrioarrak, ordea, kontrakoa defendatu du epailearen aurrean. Are gehiago, akusazioak akordioa eskaini dio eta proposatu dio erresistentzia karguak onartzea, erasoaren akusazioa kentzearen truke, baina Mendiak ezetz erantzun du.
Langileak eraman ditu epaiketara berarekin harremanik ez duten bi lekuko, irakasle bat eta Tubacexeko beste langile bat, eta biek adierazi dute gertakari osoa ikusi zutela eta ez zela erasorik jazo. Bere bertsioa erakusteko, bideo bat aurkeztu du Mendiaren abokatuak, zeinean atxiloketa jasotzen den eta erasorik ez den sumatzen, beharginaren aldetik, gutxienez. Izan ere, beharginaren aburuz, ertzainak ados jarri ziren bera atxilotzeko, ezer gertatu baino lehen.
Hemen ikusi daiteke epaiketan aurkeztu duten bideoa:
Gaur Aintzane Mendia Tubacexeko langilearen epaiketa izan da. Beharginak bere errugabetasuna aldarrikatu du, besteak beste, bideo honekin. Bere ustez, argi ikusten da Ertzaintza ados jarri zela bera atxilotzeko (kamara moteleko zatian) eta ez zela erasorik egon bere partez. pic.twitter.com/SRv93cLx0Z
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 7, 2022
Hainbat ertzainek ere deklaratu dute, baina gehienek aipatu dute ez zutela ezer ikusi. Epaiketa izan den bitartean, hainbat lagun batu dira epaitegiaren aurrean, Mendiari elkartasuna adierazteko eta bere errugabetasuna aldarrikatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!