Aintzane (Kafeteria Antiespezista): «Tresna ezberdinen bitartez borrokaren hedapena sustatu nahi dugu»
Hilabetean behin, igandeetan, antolatuko da hemendik aurrera Kafeteria Antiespezista deituriko espazio berri hau.
Espazio berri honi buruz gehiago jakiteko Aintzane izan dugu gaur gurekin. Azaldu duen bezala, «espazio informal eta politikoen beharra» ikusita, martxan jarri dute proiektu hau eta atzo, honen lehenengo eguna izan zen. Goiz eta eguerdi osoan zehar, gailetak, tartak, tortilak eta beste hainbat gauza beganoak eskaini zituzten.
Gaur egungo egoera ikusita, haien helburu nagusia «animalien zapalkuntzaren aurkako espazio bat» sortzea da. Antiespezismoa borroka gisa hedatzeko intentzioarekin. Izan ere, «espazioaren existentzia bera bada antiespezismoa ezagutarazteko modu bat», Aintzanek adierazi duen bezala.
Honen inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa osoa hemen entzungai duzue.
-
Hizpidea: Aintzane (Kafeteria Antiespezista): "Tresna ezberdinen bitartez borrokaren hedapena sustatu nahi dugu"00:04:42
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!