Aintzane Gil (Steilas): «Administrazioarentzat onuragarria da sektoreak desmontatzen joatea greba dinamika indargabetzen duelako»
Steilas eta ELA sindikatuen babesik gabe, 16 urteren ostean LAB eta Eusko Jaurlaitza ados jarri dira eta Haurreskolen Partzuergoko hitzarmena sinatu dute.
Hitzarmena adostuta, egoeraren laburpen txiki bat egin digu Steilas sindikatuko kidea den Aintzane Gilek: «Momentu honetan irakasle mahaiak geldirik daude. Hezkuntza sailaren partetik blokeo jarrera bat hartu da, eta grebetara eraman gaituzten eskakizunen inguruko edukirik ez dago. Mahairik ez dagoen heinean, edukirik ez dago.»Mahaiak deitzen badira ere, «oso teknikoak» direla seinalatu du Gilek, eta ez direla «grebeei erantzuna emateko» deituak. «Langilegoa nazkatuta dago», eta honi erantzuteko egiazko neurriak behar direla diote Steilasetik, baina momentu honetan, hezkuntza sailak «erantzunik eman nahi ez diela» diote.
Pasa dira urtarrileko hezkuntza grebak, 22 eta 23an irakasleen txanda izan zen, 28 eta 29an haur eskolen txanda eta azkenik, 30 et 31n Su ta Garrena. Balorazioa «oso positiboa» dela dio Gilek «langilegoaren babesa jaso genuen hiru kolektiboetan, irakasleenak %75eko jarraipena izan zuen, eta haur ekolenak %80 baino gehiago. Langileak «bizi-baldintzak hobetuko dituzten neurrien zain» daudela azpimarratu du Gilek eta hala, behar hau «kaleetan islatu zuten.»
Hitzarmenaren inguruan Steilasen balorazioa da «neurri pilo bat falta direla» eta grebetara eraman zituzten aldarrikapenak asetzeko, «edukiak falta direla.» Adibide batzuk bota ditu AIntzane Gilek: «edukirik ez dago gazteberritze planean. 16 urte eta gero berdin berdin utzi dute. 60 urteko murrizketa apur bat handitzeko eskatu genien eta ez zuten inongo neurririk jarri. Erosahalmenean igo digute 60 euro urtean, 5 euro hilean, hau da %0.7.» Aurpegi zuriketa bat dela salatu dute Steilasetik «medioetan ersoahalmena igo dutela esan ahal izateko.»
Ratioetan aldaketak nahi zituztela gehitu du Gilek, «zerbait tangiblea» exijitu zutela dio «langileek zenbakiak nahi zituzten». Prestakuntza eta koordinazio orduak egin ahal izateko, «bi hezitzaile eskatzen genituen une oro, eta hau ez dute txertatu.» Steilasen sinadura lortzeko gure «esaldi bat txertatu» zutela argitu du Gilek, «azkenengo momentuan» gehitu zuten «baina inolako berme juridiko gabe». Grebara eraman zituena «ez dela asetu» ondorioztatu dute. «Ez dute ezer dohainik eman», jubilazioaren auzian, behar zutena ez dela etorriko esan du AIntzane Gilek. Egunerokotasunean ez dela aldaketarik sumatuko ere gehitu du Gilek, «ratioak aurrerago negoziatuko dituztela dio administrazioak, baina badakite «nor dagoen aurrean» eta ez dute inolako esperantzarik admisintrazioan.
«Gure bidea ez da hemen bukatu» hala azaldu du Gilek. Lan hitzarmen honek «iraungitze data bat» daukala badakitela dio, eta beraz, haiek exijitutako neurriak txeratzeko borrokan jarraituko dutela. Zerbitzu publikoak indartu behar direla esanez itxi du elkarrizketa Gilek: «dirurik ez dagoela diote beti. Hezkuntza publikoa indartu behar da, eta horretarako dirua bideartu behar da bertara.»
Aintzane Gil Steilaseko kideari egindako elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Aintzane Gil (Steilas): "Administrazioarentzat onuragarria da sektoreak desmontatzen joatea greba dinamika indargabetzen duelako"00:14:31
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!