Ainhoa Intxaurrandieta: «Madrilen arrazoia eman baziguten ere, Aldundiak erantzunkizunak eskatu nahi dizkigu»
Probaldi fasean dago Zubietako erraustegia azaroaren 28tik.
Azaroaren 28tik Zubietako erraustegia probaldi fasean dago. Proiektuaren inguruan, horren ondorioez eta aurre egiteko burututako ekintzen inguruan mintzatzeko, Ainhoa Intxaurrandieta izan dugu Hizpidean.
Burutzen ari diren borrokak ugariak direla azaldu digu, bi talde handitan bantu daitezkeenak: batetik, ingurumenaren defentsan zentratutakoak eta bestetik, proiektu hauen atzean dagoen gutxi batzuen negozioen kontrakoak. Erraustegiak ekar ditzakeen ondorioen inguruko hainbat ikerketa ere azaldu ditu, bereziki, ingurugiroan eta inguruko biztanleengan emango diren horietan.
Proiektuaren aurkako salaketak ugariak izan dira, aipatzekoa delarik, irailean egindako martxan parte hartutako lau herritar epaitegira deitu dituztela. Bestetik, Iñaki Errazkin eta Ainhoa bera ere, kontsortzioan lehendakaritza zeukatelarik aurreko errauskailua gelditu izanagatik, kontratua apurtuz. Madrilen epaituak izan ziren eta epaileak haien alde egin arren, gaur bertan, berriz ere beste batzar bat burutuko da Aldundian haien kasua aztertzeko eta erantzunkizunak eskatzeko.
-
Hizpidea: Ainhoa Intxaurrandieta: «Madrilen arrazoia eman baziguten ere, Aldundiak erantzunkizunak eskatu nahi dizkigu»00:07:41
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!