Aihotz plazara itzuliko da GEU Elkartearen txosna, bi urteko geldialdiaren ostean
Aurten, zazpigarren urtez, Gasteizen euskararen erabilera sustatzea helburu duen GEU Elkarteak txosna izango du Gasteizko jaietan. Abuztuaren 3tik 10era bitartean egongo da txosna Aihotz Plazan, 200 boluntarioren babes eta laguntzaz, «Gasteizko jaietan euskararen presentzia indartzeko».
Pandemiaren ondorioz, ez du txosnarik jarri GEU Elkarteak joan den bi urteetan. 2013an Blusa eta Nesken Elkartearen bidez hartu zuen elkarte euskaltzaleak plazako ardura eta 2019tik hura da zuzenean kudeatzen duena. Koronabirusak eragindako testuinguruak, beste hainbat eragileri gertatu bezala, diru-iturriak bertan behera geratzea ekarri zion GEU Elkarteari, eta euskara sustatzeko ekimenak antolatzen jarraitu ahal izateko, finantzazio kolektibo kanpaina bat abiatu zuten 2020an. Orain, txosna jartzeko aukera dute berriro, eta «loraldia» bailitzan hartu dute erronka.
Programazioa
Abuztuaren 3an irekiko dute txosna, kultur ekimen ugarirekin. 18:00etan txosnaren inaugurazioa eta GEU-sariaren banaketa izango da. Oihaneder Euskararen Etxeari emango diote saria, 2014tik egindako lanagatik eta GEU Elkartearekin izandako «elkarlana saritzeko». Ondoren, Aitor Vinagret eta Ane Gebararen Igandeak Jai emanaldia ikusteko aukera izango da, 19:30etan. Bukatzeko, 20:00ak aldera, Azido Folkloriko taldearekin dantza plazan egingo da. Jaialdiari Trikoma bandaren kontzertuak emango dio amaiera, 22:00etan.
Ilusioz mintzatu dira GEU Elkarteko kideak: «Elkarlana, zoriona, euskara, maitasuna, kalea, indarra, guztiona eta jaia. Hitz hauen lelopean gauzatuko dugu loraldi hau, itxaronaldi luze baten ostean, inoiz baino biziago».
Txanda deialdia
GEU Elkarteko sei langileak arduratuko dira txosnaz, baina argi dute proiektuak aurrera egiten duela «GEU inguratzen duten boluntarioen lan ukaezinari esker». Horregatik, aurtengoan ere txanda deialdia ireki dute: lau orduko txandak egiteko aukera du ahal duen orok. Esteka bat jarri dute eskuragarri izena emateko: https://labur.eus/NB99V.
«Berebizikoa da guztion artean GEU txosnaren loraldia aurrera eramatea, jai seguru, polit eta komunitario batzuen bidez ureztatuz», gogorarazi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!