Aiaraldeko hainbat belaunaldietako emakumeak saretzeko topaketa antolatu dute
Euskal Herriko bi esperientziaren berri emango dute urriaren 20ko topaketan. Laudioko Kasinoan elkartuko dira emakumeak.
Laudioko Emakumeen Elkarteen Sareak antolatu du jardunaldia. Urriaren 20an izango da zita, larunbat goizean. Bi proiektu landuko dituzte, 10:00etatik 13:00etara. Batetik, Bilbo Zaharreko Koloretxe egitasmoa eta, bestetik, Uribe Kostako Andrabarriak elkartearena.
Antolakuntza lanetan dabiltza Solastiar, Jakaranda eta Avillo elkarteak. Aiaraldea hedabideari adierazi diotenez, etxe eta sare feministen lorpenak izango dituzte hizpide: «Hainbat herrietako emakumeen aliantzetatik eratorritako lorpenak ezagutuko ditugu».
Adin ezberdinetako emakumeak batzeko proiektu komunen beharra dago, antolatzaileen ustez. «Laudioko emakumeen topaketa antolatu zen iaz. Horren jarraipena izan nahi du hitzordu honek». Hain zuzen, bertatik atera zen Laudioko Etxe Feminista sortzearen ideia. Ordutik, egitasmoa zehazten dabiltza zenbait norbanakok osatutako taldean.
Zita Laudion izango den arren, eskualde osoko emakumeak gonbidatu dituzte. Izan ere, elkar harremanetan egotea eta saretzea izango da helburuetako bat. Parte hartzea irekia izango da; alegia, ez da aurrez izena eman behar.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!