Aiaraldea komunikabideak salatu du Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu diola eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari
Eskualdeko euskarazko komunikabide bakarra itotzeko saiakera dela dio hedabideak, azken urteotan Amurrioko Udalak euskararen biziberritzearen aurka hartu dituen erabakien azken mugarria. Gertaera "oso larria eta onartezina" zaie, eta egoera bideratzeko eskatzen diote tokiko erakundeari. through Aiaraldea.eus
Aiaraldea komunikabideak jakitera eman duenez, Amurrioko Udalarekin 2012. urtetik izenpetua eta indarrean zuten euskara sustatzeko hitzarmena alde bakarrez eten du Udalak, inolako jakinarazpenik eman gabe komunikabideari eta hitzarmenaren helburuari bizkar emanez.
Azaldu dutenez, Aiaraldea apirilaren 15etik dago Udalarekin biltzeko zain, eta ez diote erantzunik eman.
Eskualdeko euskarazko komunikabide bakarra itotzeko saiakera dela salatu dute, azken urteotan Amurrioko Udalak euskararen biziberritzearen aurka hartu dituen erabakien «azken mugarria». Erabaki horien dozena erdi adibide baino gehiago eman dituzte jatorrizko albistean.
Jarraian, Aiaraldea.eus-en emandako albistea eta jatorrizko albisterako esteka: https://aiaraldea.eus/aiaraldea/1716392546499-amurrioko-udalak-dirulaguntza-kendu-dio-eskualdeko-euskarazko-komunikabide-bakarrari
Laudio, Urduña, Aiara, Okondo, Artziniega, Orozko, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldoko Udalek, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak babestu, sustatu eta finantzatzen duten AIARALDEA KOMUNIKABIDEARI 6.000 euroko dirulaguntza kendu dio Amurrioko Udalak. Gertaera oso larria eta onartezina zaigu, eta egoera bideratzeko eskatzen diogu tokiko erakundeari.
Aiaraldea Komunikabideak eta Amurrioko Udalak 2012. urtetik izenpetua eta indarrean zuten euskara sustatzeko hitzarmena alde bakarrez eten du Udalak, inolako jakinarazpenik eman gabe komunikabideari eta hitzarmenaren helburuari bizkar emanez.
Udalak ez dio erantzun egoeraren larritasuna aztertzeko eginiko bilera eskaerari. Apirilaren 15etik dago Aiaraldea Komunikabidea bilera horren zain.
Euskararen biziberritzerako Eusko Jaurlaritzaren zein Arabako Foru Aldundiaren plan estrategikoetan euskarazko komunikabideen garrantzi estrategikoa azpimarratzen bada ere, Amurrio Udalak eten egin du Aiaraldea Komunikabideak bere lana egiten jarraitu ahal izateko dirulaguntza.
Salatzen dugu
Eskualdeko euskarazko komunikabide bakarra itotzeko saiakera hau, azken urteotan Amurrioko Udalak euskararen biziberritzearen aurka hartu dituen erabakien azken mugarria da.
- 2023ko maiatzean, udal-hauteskundeen atarian, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ordezkari politikoei euskararekiko konpromisoak hartzeko eginiko proposamenaren aurrean, Kontseiluarekin biltzeari muzin egin eta konpromisoak sinatzeari uko egin zion.
- 2023ko uztailaren 27an euskararen teknikari lanpostua udal langileen zerrendatik ezabatzea erabaki zuen Udalak. Presio sozialari esker, Udalak konpromisoa hartu zuen langile baten lanaldi osoa euskara arlora zuzentzeko.
- 2024ko urtarrilaren 5ean Amurrioko kiroldegiaren kudeaketarako lizitazio publikoan bertako langileen euskara profil derrigortasuna kendu zuen, Udalaren Euskara Planean zehaztuta dagoen arren mota horretako lanpostuetan hizkuntza irizpideak jarri behar direla.
- Udalak Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin duen hitzarmena izoztuta dago 2016tik, eta eskualdeko udal bakarra da igotzea onartu ez duena.
- 2024ko urtarrilean, urteko aurrekontuak onartzearekin batera, Aiaraldea Komunikabideari dirulaguntza eten egin zion, egitasmoa itotzeko helburuarekin.
- 2024ko otsailaren 16an Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak euskararen presentzia zein absentzia ikusgarri egiteko “Euskararen Semaforoa” tresna berria plazaratu zuen. Amurrio Udalak ez du bat egin dinamika berri honekin.
- 2024ko apirilean, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren ekinbidez “Gora Aiaraldeko jai euskaldunak” dinamika aurkeztu zen, Laudio, Urduña, Orozko, Artziniega, Aiara eta Arrankudiaga-Zolloko Udalekin batera. Honetan ere Amurrio Udalak kanpainarekin bat ez egitea erabaki zuen ateak itxiz benetan euskaldunak izango diren jaiak sustatzeari.
Aldarrikatzen dugu
- Komunikabidearen eta Udalaren arteko bilera lehenbailehen egin dadila.
- Udalak Aiaraldea Komunikabideari dagokion dirulaguntza publikoa berrezarri diezaiola berehala.
- Euskararen aurkako eraso guztiak eten ditzala Amurrioko Udalak, eta herritarren ekinbidez jaio eta garatzen diren euskara biziberritzeko dinamika eta proiektuak sustengatu ditzala guztionak diren baliabide publikoak erabiliz.
- Amurrioko Udalak euskararen biziberritzean oztopo izateari utzi eta, instituzio publikoei dagokien bezala, biziberritze prozesuaren zerbitzura jarri ditzala guztionak diren baliabide publikoak.
Egoera ekonomiko zaila
14 urte dira irabazi asmorik gabeko Aiaraldea Komunikabidea hasi zela gure eskualdearen berri euskaraz ematen eta ahal beste euskarrietan zabaltzen.
Herritarren ekinbidetik jaiotako proiektuak eskualdeko udal eta alderdi politiko guztien babesa jaso zuen 2012. urtean, adostasun politiko handiz Saraubeko Mahaian sinatutako hitzarmenaren bidez, hain zuzen ere.
Gaur gaurkoz, hauek dira Aiaraldea Komunikabidea finantzatzen duten erakundeak:
- Eusko Jaularitza
- Arabako Foru Aldundia
- Laudioko Udala
- Aiarako Udala
- Okondoko Udala
- Artziniegako Udala
- Urduñako Udala
- Orozkoko Udala
- Arrankudiaga-Zolloko Udala
- Arakaldoko Udala
Ordutik hona, Aiaraldea Komunikabidea sortu eta dinamizatzen duen irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak urtetik urtera komunikabidearen galera ekonomikoak sustengatu behar izan ditu bere diru ekarpen propioaren bidez (bazkideen kuota desinteresatuekin, zerbitzuetatik lortutako etekinekin, ekarpen boluntarioen bidez…).
Azken 5 urteotan Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak 486.329,97 euroko ekarpena egin behar izan du Komunikabidearen jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko.
Egoera ekonomiko zail honen testuinguruan, Amurrioko Udalak proiektuari egiten zion ekarpen eskasa etetea erabaki du, proiektuaren bideragarritasuna are gehiago kolokan jarriz.
Dei egiten dugu
Amurrioko elkarte, enpresa, ostalari, merkatari zein norbanakoei dei egiten diegu udalerriaren euskalduntze prozesuan atzerapauso gehiagorik ez onartzeko.
Ezinbestekoa da euskararen aurkako erasoak eta oztopoak geldituko dituen osasun-hesia osatzea.
Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezarri eta beste Udalen mailara igotzeko atxikimendu dinamikarekin bat egiteko eskatzen diogu Amurrioko ehun sozial guztiari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!