AHTren obrek ur hornidurarik gabe utz dezakete Argantzon
Argantzongo Udalak ohartarazi du AHTaren obrek eragina izan dezaketela Lapuebla eta Villanueva de Ocako ur horniduran. Horrela jaso da argitaratu berri den Ingurumeneko Inpaktuaren Adierazpenean. 2018an alegazioa aurkeztu zuen Udalak obra horiek ur eta akuiferoetan izango dituzten eragin kaltegarriengatik, eta "entzungor" egin dietela salatu du.
Argantzongo Udalak ohartarazi du Abiadura Handiko Trenaren obrek eragina izan dezaketela Lapuebla eta Villanueva de Ocako ur horniduran. Arrisku hori argitaratu berri den Burgos-Gasteiz AHT linearen Ingurumeneko Inpaktuaren Adierazpenean jasota dago, ontzat eman baitute Pancorbo eta Gasteiz arteko tartearen bigarren aukera.
Ingurumen-txostenaren arabera, ia ibilbide osoak zeharkatzen du etorkizuneko hornikuntzetarako eremu babestua. Are gehiago, onartzen du akuifero hori Argantzon hornitzeko ustiatzen dela. Hala ere, honako hau besterik ez du esaten: “jarraipen hidrogeologikoa egingo da, hurbilen dauden Lapuebla eta Villanueva de Ocako hornidurei kalterik ez egiteko”. Azkenik, onartzen du zenbait ur-puntu identifikatu beharko direla eta, trazadura hurbil dagoenean, suntsitu egingo direla.
Argantzongo Udalaren alegazioei entzungor
Pablo Ortiz de Latierro Argantzongo alkateak esan du adierazpen horren ondorioak “erabat onartezinak” direla. Gogorarazi duenez, 2018ko Udalak aurkeztutako alegazioetan jasota zegoen obra horrek eragin larriak izango zituela inguruko ur eta akuiferoetan. “Ez dugu ulertzen nola onartzen diren afekzio larri horiek eta ez den neurririk hartzen horiek arintzeko. Ez dugu onartuko jarraipen hutsa egitea, gure udalerrian ur-hornidura arriskuan egonda”, gaineratu du.
Argantzonek 2018ko otsailaren 7an aurkeztutako alegazioetan jaso zen, besteak beste, aurreikusitako 2,7 km-ko tunelak inpaktu larria izango zuela eta kritikoa izatera irits zitekeela. Orduan, kaptazioetan inpaktu “konponezinaz” hitz egiten zen, eta inguruko ur-puntuen inbentarioa eguneratzea gomendatzen zen. Uretan duen eragina mendigune osora zabaltzen da eta, gainera, bost erreka zeharkatzen ditu. “Horretarako, irtenbideak eskatzen ziren, baina Trantsizio Ekologikoko Ministerioak beste alde batera begiratu du, eta argi berdea eman dio gure udalerriari ondorio larriak ekarriko dizkion proiektu guztiz jasanezinari”, nabarmendu du Ortiz de Latierrok.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!