Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuko da martxa, 10:30etan, eta Billodara iritsi 12:00etan.
AHTaren aurkako manifestazio bat Gasteizen, 2019an.
Urriaren 12an, asteazkena, bizikleta martxa antolatu du Araba Bizirik plataformak, AHT-aren aurkako protesta gisa. Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazatik Billoda herriaren ondoko AHTko obretara egingo du bidea martxak, egungo trenbidearen ondotik. 10:30etan abiatuko da.
Ekintza hori baliatuko dute AHTaren aurkako eta tren sozialaren aldeko plataformaren eskakizun nagusiak plazaratzeko. Horiek dira, batetik, bidaiariak bakarrik bidaiatzeko abiadura handiko trena eraikitzeko obra gelditu dezatela; eta, bestetik, Arabarako trenbide garraio-politika berbideratu dezatela Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiko Gobernuak.
Zehazki, egungo bideak egokitu eta hobetzea eskatzen diete gobernuei, «mota guztietako trenak ibil daitezen». Ministerioa Kantauri-Mediterraneo korridoreko beste zati batzuetan aplikatzen ari den trenbide-politika Araban ere ezarri dezatela eskatu du kolektiboak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!