AHTaren obrak gelditu eta diru guzti hori osasun arlora bideratzea eskatu dute Araba eta Nafarroako plataformek
Ohar bateratua kaleratu dute Lautada AHTrik EZ, Arabako Haranak AHTrik EZ eta Gasteizko AHT aurkako plataformek AHTrik EZ Nafarroako koordindarorarekin batera. Abiadura handiko trena eraikitzeko erabilitako dirua “gainezka dagoen osasun sistemara” bideratzea eskatu dute.
Kezka adierazi dute Araba eta Nafarroako AHTaren aurkako plataformetako kideek osasun sistemak bizi duen egoeraren inguruan: “Egunez egun ikusten ditugu gainezka dauden ospitaleak, osasun-langileak txandak bikoizten, abandonatutako adinekoen egoitzak, jendea bakardadean hiltzen, ospitale inprobisatu bihurtutako hotelak, pertsonak maskarak egiten haien etxeetan…” Urte luzez osasungintzan eta gizarte-zerbitzuetan murrizketak egin dituzten gobernuak seinalatu dituzte egoeraren erantzule.
Ezinbesteko diren arlo horietan murrizketak etengabe egin dien bitartean AHTa bezalako azpiegitura handietan inbertsioa hazi besterik ez da egin: “guztion diruarekin eta era bidegabean hiri-sektoreen eta erosketa ahalmen ahndiko sektoreen abersatasunari mesede eginez”.
Espainiar Estatua biztanleko Abiadura Handiko Tren kilometro gehien dituen herrialdea da, erabilpenari dagokionez, ordea, azken postuan kokatzen da kilometro bakoitzeko bidaiarien ratiorik baxuena duela salatu dute AHTaren aurkako plataformek. Europako Garraio Batzordetik ere kiritika zorrotzak jaso dituela adierazi dute, baina kritikei entzungor Gobernua abiadura handiko tren korridore berriak eraikitzen ari da.
Covid-19ak sortutako egoerak ez ditu AHTaren obrak gelditu. AHTaren aurkako plataformek obrak eta proiektu berriak, lizitazioak eta abiadura handiko trena garatzeko egiten ari diren administrazio kudeaketak berehala gelditzea eskatu dute, bai eta “alferrikako trenaren obretan xahutu nahi dituzten milaka milioi euroak osasunera eta gizarte-zerbitzueta bideratzea.”
Era berean egungo tren-trazatuak hobetzea eta mantentzea proposatu dute, herriak, hiriak eta industrialdeak lotuko dituen tren sozial baten aldeko apustua eginez: “lurraldearen eremu isolaturik utziko ez duena eta ekonomikoki edonorentzat eskuragarria izango dena.”
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!