AHTaren inbertsioa gastu sozialera bideratzeko mozioak udal guztietan
Gasteizko Santiago Ospitalean elkarretaratzea egin du Orain Ardura plataformak, AHTaren inbertsioa gizarte beharretara bideratzea eskatzeko. Horrez gain, mozioak aurkeztu dituzte Arabako udal guztietan. through Alea.eus
Maiatzaren 26an, Orain Ardura manifestua aurkeztu zen Hego Euskal Herriko hiriburuetan, AHTaren inbertsioak premiazko beharretara bideratzeko proposamena oinarri. Dagoeneko 150 kolektibok eta 1800 norbanako inguruk sinatu dute manifestua.
Ostegun honetan, mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hainbat herritan. Arabaren kasuan, Gasteizko Santiago ospitalean elkarretaratzea egin dute goizean; arratsaldean, gainera, mobilizazio gehiago egongo dira: 18:00etan Erriberabeitiko Osasun Etxean, eta 19:30ean Aguraingo zahar-egoitzan.
Egoitzetan zein osasun sisteman pandemia garaian bizi izan diren baldintzak gogoan izan dituzte: «Langileen ausardia eta konpromisoa izan dira ahalik eta arretarik onena eman dutenak, osasuna arriskuan jarri arren; hori gure memoria indibidualean eta kolektiboan gorde behar dugu», adierazi dute.
Pandemiak sortutako gastuen gorakada eta alarma egoeraren ondorengo etenaldi ekonomikoak ekarri duen diru-sarreren murrizketa kontuan hartuta, «orain ardura» eskatu dute: «Oinarrizko beharren gastua indartzeko garaia da; osasuna, hezkuntza, zainketak, ingurugiroa… pertsona guztiontzako benetako babesleku bakarra».
Hori egin ahal izateko, «proiektu baztergarrien gastu faraonikoak geldiaraztea» eskatu dute, «xahutzen den dirua gizarte beharretara» bideratzeko.
Gainera, pasa den astean argitaratutako Europako Kontu Auzitegiaren txostenaren garrantzia azpimarratu dute mobilizazioetan. Izan ere, Euskal Y-aren funtzionamenduak 30 urteko atzerapena izango duela ohartarazi du Europako Batasunak. Kudeaketari kritika zorrotzak egin dizkio eta kolpe gogorra eman die AHTaren aldeko tesiei.
Mozioak udal guztietan
Abiadura Handiko Trenaren aurkako plataformak goizeko elkarretaratzean iragarri du lurraldeko udal guztietan mozioak aurkeztu direla, udalerriz udalerri euren eskaerak helarazteko Eusko Jaurlaritzari. Mozioak aurkeztu dira jada, baina aurrerago eztabaidatuko dira.
Alde batetik, udal bakoitzari proposatu diote Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako gobernuari eskaera bat egitea: handitu ditzatela oinarrizko gizarte-zerbitzuetarako zein krisiak eragindako sektoreentzako laguntzen aurrekontu-partidak. Horretarako, AHTaren obrak eta proiektuak gelditzea eta horietan erabiltzen diren funts publikoak erabiltzea proposatzen du mozioak.
Bestalde, Espainiako Gobernuko Sustapen ministroari, Eusko Jaurlaritzari eta komunikabideei hartutako erabakien berri ematera animatu dituzte lurraldeko udalak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!